![Kike Fernande de Pinedo, EH Bilduren bozeramailea Arabako Batzar Nagusietan. (@ehbilduaraba)](/media/asset_publics/resources/000/451/159/article_main_landscape/araba.jpg)
Arabatran egitasmoaren ezarpenerako «azkartasuna» eskatu dio EH Bilduk Arabako Foru Aldundiari. Kike Fernandez de Pinedo, koalizioaren bozermaileak korridorea erabiltzeko tren soluzioari buruzko ondorioak kaxoi batean «ez ahazteko» eskatu du eta jasotzen diren neurriak ezartzeko «lanari ekin behar zaiola» azpimarratu du.
Adierazi duenez, azterketaren arabera, alternatiba hori faseka ezar daiteke eta inbertsio «baxua» du. Lehen neurri moduan, txartelen prezioak bateratzea, Zabalganari eta Jundizi zerbitzua emateko Gasteizen geltoki bat eraikitzea eta egun trenbideak dituen hutsuneak betetzeko autobus zerbitzu bat eskaintzea proposatu du. Era berean, erabiltzaile gutxi dauden herrietan «eskaeraren araberako geltokiak sortzea» jarri du mahai gainean. Fernandez de Pinedoren arabera, hasierako inbertsioa bi milioi eurokoa litzateke eta urtean 400.000 euroko ustiaketa gastuak izango lituzke.
Aldiz, epe ertainean, 6,4 milioi euroko inbertsio gehigarria egin beharko litzatekeela gaineratu du. «Ikuspuntu guztietatik inbertsio errentagarria da bai ikuspuntu sozialetik bai ikuspuntu ekonomikotik: lurraldea kohesionatzeko balio du herri txikietan garraio publikoa bultzatuz, egun bost ordu izatera heltzen diren hutsuneak betez, operadore ezberdinen arteko gainezarpenak saihestuz…». Hori dela-eta ADIFekin elkarrizketak «berehala» hastea eskatu dio EH Bilduk Arabako Aldundiari.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)