Euskal Herrian Torturaren aurkako eguna ospatzen da otsailaren 13an, izan ere, gaurko egunez orain dela 37 urte, 1981. urtean, Joxe Arregi zizurkildarra Polizia espainolak egindako torturen ondorioz hil zen.
Goizean goizetik presente izan dute eguna euskal herritar askok. Sortu alderdiak hiru spot zabaldu ditu sare sozialetan #MinakLuzeDirau traolarekin. Euskal Herrian azken hamarkadetan torturatutako lagunak «milaka» izan direla salatu eta iraganeko zauria itxi eta aurrera egiteko, aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak galdegin ditu.
EH Bilduko koordinatzaile nagusia den Arnaldo Otegik gaurko eguna baliatu du bere tortura testigantza Twitterren zabaltzeko. Zortzi txiotan azaldu du Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelean sufritutakoak.
Día 1: Me pusieron una camisa de fuerza y me sumergieron una y otra vez en la bañera. Me la practicaron continuamente hasta perder el conocimiento.
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2018(e)ko otsailak 13
Día 3: Ahora se suman los golpes, y continuan los largos interrogatorios con amenazas hacia mi hijo y familia. Amenazas de muerte.
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2018(e)ko otsailak 13
Día 4: Sigue el calvario. Picana electrica , la bañera, amenazas. pic.twitter.com/UohPPdSuBz
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2018(e)ko otsailak 13
Día 5: Declaración con abogado. No se, si es abogado o Guardia Civil. Me dicen que lo firme todo o que luego volvemos a empezar. Niego todo y no firmo.
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2018(e)ko otsailak 13
Día 6: Ingreso en prisión, denuncio torturas. Mi denuncia llega a Naciones Unidas. pic.twitter.com/kePbJCy1C6
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2018(e)ko otsailak 13
Torturaren aurkako egunarekin bat eginik iritsi da, Igor Portu eta Mattin Sarasolaren tortura auziarengatik Giza Eskubideen Europako Epaitegiak Espainiako Estatuari ezarri dion zigorra. Torturaren aurkako Europako Konbentzioaren 3. artikulua urratu duela ebatzi dute eta kalte moralengatik 30.000 eta 20.000 euro eman beharko dizkie Espainiako Estatuak Portu eta Sarasolari.
Pozarren hartu du albistea haien abokatu Amaia Izkok.
Justizia azkenean!!!
— Amaia Izko Aramendia (@AmaiaIzko) 2018(e)ko otsailak 13
Aitortza azkenean!!!#Tortura https://t.co/zAkmWyHOiX
Eta sarean asko dira albiste honi eta torturaren aurkako egunari erreparatu diotenak:
Errelatoaren gerran kontakizuna 4 hitzetan:
— Manex Zubiaga Bravo (@ManexZubiaga) 2018(e)ko otsailak 13
"Oso latza izan da"
Joxe Arregi Izagirre 1981-II-13#Tortura #Memoria
Gaur Portu eta Sarasolaren auzian Giza Eskubideetako Europako Auzitegiak Espainia zigortu du berriro ere, tortura salaketak ez ikertzeagatik.
— Bakartxo Ruiz (@BakartxoR) 2018(e)ko otsailak 13
Orain dela bi aste Estatuak Nafarroan tortura kasuak dokumentatzeko deialdiari helegitea jarri dio. #Tortura pic.twitter.com/Nu0Y8wn4vK
Berriz min hau, luze dirau
— Haritz Petralanda (@Hiro_vuelta) 2018(e)ko otsailak 13
https://t.co/fGUUDBl175 #TorturariStop #Tortura #Erreparazioa #Aitortza pic.twitter.com/yu55cImEJ5
Aitzina eta Ernai gazte erakundeek ere gogoan izan dute torturaren aurkako eguna.
Espainiak sistematikoki erabili du tortura euskal erresistentziaren aurka. Bortizkeria honek izen-abizendun errudunak ditu. Egia eta onarpena nahi dugu !#Tortura pic.twitter.com/MDQNSINuTA
— Aitzina! (@Aitzinagazte) 2018(e)ko otsailak 13
Torturaren kontrako egunean Estrasburgok Espainiar Erresuma kondenatu du tortura kasu batengatik.
— Ernai Bilbo (@ErnaiBilbo) 2018(e)ko otsailak 13
EAE ordea ez da oasi bat izan. Hemen ere torturatu izan da ustelen agindupean.#TorturaStop pic.twitter.com/YkhaWeACHe
Tortura hizpide, komunikabideetan
Hala Bedik ere torturaren gaiari erreparatu nahi izan dio eta trailer honekin aurreratu du igandean torturari eskainiko dion dokumentala. “Tortura, zauri irekia” goiburua ipini dion erreportajean, tortura sufritu duten lau arabarren testigantzak bilduko dituzte psikologo baten laguntzarekin.
Hamaika telebistak ere saio berezia izango du gaur iluntzean. Bertan Iñaki Uria, Miren Azkarate, Eneko Compains eta Sandra Barrenetxearen testigantzak entzun ahalko dira, bai eta Amaia Izko abokatuaren eta Euskal Memoriako kide den Iñaki Egañaren adierazpenak ere.
🎥 Gaur 22:35ean #Tortura hizpide Hamaika Telebistan: Iñaki Uria, Miren Azkarate, Eneko Compains eta Sandra Barrenetxearen testigantzak, Amaia Izko abokatua, Portu eta Sarasola auzia eta Iñaki Egaña 📺 eta https://t.co/zLHwhnvWT4-en ikusgai 💻 pic.twitter.com/jY067XOS3H
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) 2018(e)ko otsailak 13