![Puntua, baleko Realarentzat. (ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/475/007/article_main_landscape/reala.jpg)
Bartzelona eta Atleticoren aurka berdinduta, eta Madril eta Granadillaren aurka irabazita, moralez lepo iritsi dira donostiarrak Zubietan Betisen aurka jokatu duten partidura. Andaluziarrak, baina, ligako goiko postuetan daude, eta zail jarri dizkie lanak txuri-urdinei.
Txuri-urdinek ondo abiatu dute neurketa. Zornoza eta Beristainek egin dituzte saiakerak 15. minuturako, eta Beltranek zutoinera jaurti du aipatu minutuan. Gola, baina, andaluziarrek sartu dute, 24. minutuan. Gainera, gertu izan da Priscila bigarrena egitetik 38.ean.
Atsedenalditik bueltan beste abiadura batean joan da neurketa, motelago. Ez da gol aukera askorik ikusi, eta lehenengo gol aukeran asmatu egin du Realak. Nerea Eizagirre izan da golegilea, 71. minutuan. Minutu bira, 73.ean, gertu izan da Nahikari Garcia bigarrena egiteko, baina kanpora alde egin dio jaurtiketak.
Ez da neurketa amaiera arte gol aukera gehiagorik izan Zubietan. Hala, banakoa sinatu beharrean izan dira bi taldeak. Balekotzat eman lezake puntua Realak, gol aukera gehiago izanagatik ere lanak izan baititu neurketa berdintzeko.
Emakumeen ligako emaitza eta sailkapen guztiak, NAIZen webgune berezian.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)