«Larunbat arratsaldean indarkeria matxistaren eskuetan beste emakume bat erasotua izan zen eskualdean», salatu du Aiaraldeako mugimendu feministak Aiaraldea atariak jakinarazi duenez. Gizonezkoak bere bikote-ohia jo zuela salatu dute.
Neska gazteak Ertzaintzaren aurrean salaketa jarri zuen, baina erasotzailea ez zen epaiketa azkarrean agertu eta urruntze agindua ezarri dio epaileak.
Erasoen aurrean erantzun bat emateko beharraren aurrean, mobilizazioak deitu dituzte ostiralerako. Erasotzailea Laudioko gizon gazte bat dela-eta, bertan eginen dute mobilizazioetako bat 19:00etan, Lamuza plazan. Ordubete beranduago Urduñan elkartuko dira erasoa salatu asmoz. ‘Erasorik ez, erantzunik gabe! Autodefentsa feminista!’ lelopean, manifestazioa egingo dute Foruen plazatik.
Era berean, mugimendu feministak eraso hauek salatzeko beharra ekarri du gogora. «Emakumeok ahaldundu eta indarrak batuko ditugu, sistema hetereopatriarkal honek erreproduzitzen dituen indarkeri matxista hauek eten arte. Ez gaudelako bakarrik, asko gara, eta ez daukagu beldurrik!», adierazi dute.
Bailaran azkenaldian eman diren erasoak gaitzetsi dituzte eta autodefentsa feministan aurrera egiteko beharra nabarmendu dute.
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)