N. BELASTEGI - M. IANTZI
DONOSTIA

Indarrak batuz, mundua aldatzeko aletxoa jarriz

Mundu mailako deialdira atxikiz, Euskal Herrian greba feminista eginen da gaur lau arlotan: lanean, zaintzan, hezkuntzan eta kontsumoan. Dena prestatzeko batzar jendetsuak antolatu dira herriz herri, lantokiz lantoki, eta mugimendua indartsu dagoela islatu da.

Iaz ale txiki bat jarri zuen Euskal Herriko mugimendu feministak grebarako. Lanuzte sinboliko txikiak egin zituen nazioartetik iritsitako deialdira batuz. Aurten pauso bat gehiago eman du, beharra ikusten zuelako mundu mailako mobilizazio horretan parte hartzeko eta zerbait handiagoa antolatzeko.

Batzarretan antolatu da dena, herri, eskualde, hiri zein hiriburuetan. «Bakoitza autonomoa da, baina Euskal Herri mailako irakurketa eta irudi bateratuarekin goaz. Garrantzitsua ikusten genuen tokian toki aritzea, bakoitzak bere erritmo, egitura eta errealitatea daukalako, baina aterki handi baten pean bilduz, indarra emanez», adierazi dio GARAri Bilgune Feministako kide Irati Gonzalez Larenak.

Benetan balorazio positiboa egiten dute, zailtasunak zailtasun. «Oso hilabete gutxitan halako greba bat deitzea ez da erraza. Ez gaude ohituta eta uste dut inflexio puntu batez eta momentu historiko batez ere hitz egin genezakeela, abiapuntu garrantzitsua prestatzen ari garelako». Balorazio zehatzagoa egin beharko da Martxoaren 8a pasatuta, baina jende piloak parte hartu du batzarretan. Batez ere hiriburuetan hasi zen eta handik herri eta eskualdeetara zabaldu zen. Lantegi, ikastetxe, denda eta ostatuetara... baita etxeetara ere, solasaldi eta eztabaida interesgarriak piztuz. «Oro har, mugimendu feminista indartsu dagoela nabari da. Gero erronka da indar horiek nola inbertitu. Baina oso baikor gaude eta puntu komunak bilatzea ez da zaila izaten ari», agertu du Gonzalez Larenak.

Mugimendu feministak Euskal Herrian duen erronka nagusietako bat da askotariko emakumeak biltzea. «Ari gara pausoak ematen eta esango nuke gero eta pluralagoa dela mugimendua eta gero eta ahaldunduagoak gaudela orokorrean. Greba proposamen hau tresna bat ere bada elkartzeko, nork bere etxean planto egiteko eta sareak lantzeko. Sareek beti indartzen dute ez bakarrik kolektiboa, norbera ere bai. Boteretze prozesuez hitz egiten dugunean indibiduala eta kolektiboa, biak, kontuan hartzen dira, biak eskutik helduta doaz».

Greba tradizionalen kontzeptua aldatu edo behintzat egokitu beharra dagoela uste du Bilgune Feministak. «Lan gatazkez eta lan eskubideez hitz egin denean, askotan sistema honetako talderik zapaldunetarikoa osatzen dugu emakumeok eta sentsazioa dugu hori ez dela mahai gainean jarri. Bazen garaia horri buelta batzuk emateko eta behintzat ikusgarri egiteko. Sistema kapitalista eta heteropatriarkala emakumeok egiten ditugun lan erreproduktibo eta doakoetan sostengatzen da, gu gabe sistema ez da existitzen. Zaintza eta etxeko lan ez-ordaindurik gabe sistemak ez du funtzionatzen. Guk bermatzen diogu sistemari ordaindu gabeko lanen bidez bere biziraupena. Horregatik da greba, gu gelditzen gara mundua gelditzeko», zehaztu du.

Lanaren eta enpleguaren arteko hesi edo amildegi hori leuntzeko ere balio du egun honek. 2012ko greba orokor baten testuinguruan Emakumeen Mundu Martxa “Amantalak balkoira” izenarekin atxiki zen. Hor eman zen lehen pausoa grebei ikuspegi feminista ematen saiatzeko. Eremu produktibo eta ordainduetan egiten zen grebaz aparte, etxean lan egiten duten beste subjektu batzuk badaudenez, ordaindu gabeko lanak egiten dituzten emakume horien presentzia eta ikusgarritasuna bermatzeko keinua izan zen. Gaurko ere dei hori egin da. Prozesu bat dago hor, nola bermatu guztion parte hartzea, zailtasun handiak daudelako eremu prekarizatuenetan behintzat, emakume askok zaila edo zuzenean ezinezkoa dutelako greba egitea. Orduan, modu bat da guztion parte hartzea bermatzeko mantalak edo zaintza lanak ordezkatzen dituzten beste elementuak balkoi eta leihoetan jartzea. «Menpekotasuna duen norbait badaukazu zure kargu agian ezin diozu utzi zaintza lanak egiteari, baina amantalarekin keinua egin dezakezu». Bakoitza bere eremuan ahal duena egitera animatzen du mugimendu feministak.

Ez du baztertzen Martxoaren 8aren jai izaera. Ikusi beharko da eguna nola doan, baina prozesua kontuan hartuta –batzarretako parte-hartzea eta mugimenduaren ahalegina eta pausoak– ospatzeko arrazoiak egonen dira. Gonzalez Larenak dioen bezala, mundua aldatzeko aletxo txikia jartzen ari gara eta hori poztekoa da.

 

Movilizaciones
Bilbo

12.00 sentada de mujeres en la Plaza Elíptica. 20.00 manifestación desde el Sagrado Corazón.

Baiona

12.00 comida y 18.00 la manifestación desde el ayuntamiento.

Iruñea

8.00 piquetes informativos por la ciudad. 12.00 concentración y bermutada. 19.00 columna contra el racismo. 20.00 manifestación desde la Plaza del Castillo y meriendica en el Gaztetxe.

Donostia

12.00 sentada de mujeres y 20.00 manifestación desde el Boulevard. 11.00 bicicletada desde Arcco, 11.45 concentración de las trabajadoras de hogar,12.30 performance, 14.00 tuperfest y 17.00 ginkana.

Gasteiz

07.00 decoración de barrios. 09.45 reparto de propaganda.12.00 sentada. 17.00 comida de tuper en el Gaztetxe. Café en el bar Hala Bedi. 20.00 manifestación desde la Plaza de San Antón. Un bus dedicado a cinco mujeres pioneras en el transporte y el cambio social dará servicio a la línea 8.

Lezama

12.30 caravana de coches de las mujeres de Txorierri.

Zornotza

18.30 sesión de zumba en Zelaieta y posterior merienda.

oñati

20.00 cine club en la casa de cultura con la película “Alamis”.

 

Algunas más...
Ezkerraldea

Portugalete: 7.30 acción visual de apoyo a las trabajadoras del hogar en el acceso al puente colgante.

Barakaldo: 12.00 kalejira ruidosa.

Sestao: 15.00 comida.

Arrasate

20.00 manifestación acompañada de batucada y lunch feminista, y después cena con comida traída por los hombres.

Bortziriak

Bera: 13.00 cadena lila.

Lesaka: 18.30 café tertulia. 20.00 manifestación ruidosa.

Baztan

12.00 cadena humana de mujeres amenizada con música en Elizondo.

Andoain

14.30 comida en el Gaztetxe, y después juegos, documental, karaoke...

Urola Kosta

Azpeitia: 12.00 mosaico en la plaza. 17.00 conferencia sobre transexualidad.

Azkoitia: 19.00 pintxo-pote lila, y después cena de picoteo.

Orio: 19.00 concentración y cena de mujeres.

Zarautz: 16.00 café-tertulia.

Zestoa: 19.30 acto con música, vídeos, fotos...

Zumaia: 11:00 taller de estudiantes, 14.30 comida y micrófono abierto. 17.30 tribial feminista.

 

Guía básica para el 8M si eres mujer
Cobertura legal:

La huelga está amparada legalmente. Los sindicatos ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE-Bizkaia e HIRU respaldan paros parciales en turnos de 4 horas, y CCOO y UGT en turnos de 2 horas. La huelga también cubre a las estudiantes (UPV/EHU no pondrá faltas).

Huelga de cuidados: 

En el trabajo doméstico no remunerado y de cuidados también se incluye: planchar, cocinar, limpiar, hacer la compra, lavar la ropa…

Huelga de consumo:

No consumir, sobre todo en empresas símbolo de la explotación a sus trabajadoras. El mercado nos perjudica a través de estereotipos, la tasa rosa, el IVA sobre productos de higiene femenina y la publicidad. 

Manifestaciones:

Colgar delantales de los balcones para visibilizar los trabajos de cuidados que realizamos las mujeres, y dejar de hacerlos. Ponerse un brazalete morado como distintivo de participación y apoyo. Realizar paros y acudir a las manifestaciones y concentraciones convocadas a las 12.00 y a las 20.00 en las capitales y en algunas localidades. Además, hay más movilizaciones durante todo el día (consultar lista). 

 

Qué hacer el 8M si eres hombre
no secundes:

El objetivo de la huelga es mostrar el vacío que queda cuando no hay mujeres. Por tanto, no tendría sentido una huelga general. No se puede excluir a los hombres de la convocatoria, pero lo sensato es que no la secunden. 

Ocúpate de los cuidados:

Ofrécete a cuidar a los niños y niñas que suelen estar al cargo de las mujeres que te rodean, para que puedan asistir a las manifestaciones. Igual con familiares dependientes. 

facilita la huelga:

Si eres jefe, maestro, profesor, deja que las mujeres hagan huelga sin ningún tipo de impedimento, problema o represalia. 

no eres el protagonista:

Si vas a la manifestación, no la líderes ni seas el protagonista. 

Apoya a tus compañeras:

Apoya a tus compañeras de trabajo y estudios, y a todas las mujeres que te rodean cuando decidan hacerla. 

difunde la movilización:

Dale la máxima difusión posible y convence a los hombres de tu círculo para que hagan lo mismo.