Gogoangarria izan zen larunbatean Berri Txarrak taldeak BECen eskainitako kontzertua. Munduko zati handi batean hedatu ostean, larunbatean iritsi zen 'Infrasoinuak' azken diskoa sorterrian erakusteko ordua eta taldeak inoiz egin duen kontzerturik handienean aurkeztu zuen.
Hamar mila lagunen aitzinean hiru ordu luzez gogor aritu ziren taularen gainean Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre. Azaroan argia ikusi zuen hamar abesti jasotzen dituen diskoari eskaini zizkioten lehen akordeak. Ondoren, ostera, Berri Txarrak taldeak 1994.urtean jaio zenetik utzitakoa aletu zuten.
Ederra izan zen larunbatekoa, izugarria askorentzat, izan ere erritmo eta zirraraz bete zen BEC aretoa. Zaila da minutu gutxitan hiru orduko kontzertu batek emandakoa laburbiltzea, haatik Gaizka Peñafielek ekoiztu eta YouTuben zabaldu duen bideoa ahalegin ederra da.
Eta sare sozialak bizitakoaren ispilu, eta froga, diren garai honetan, asko izan ziren unea betikotu nahi izan zutenak. Mugikorrak goratu eta kontzertuaren zenbait istant lapurtu zituzten batzuk, bizitakoa BECeko paretetatik kanpo partekatzeko.
Sareetan barrena zabaldutako bideoen artean, taldeak Larragako Maravillas Lanberto gazteari eskainitako kantuaren uneak izan du oihartzun zabalena. Entzuleek, mugikorren argiez baliatuta, agertoki iluna piztu eta Urbizu uneoro lagundu zuten.
‘Emakume bakoitzeko. Kantua ez doa Larragaraino bakarrik, Brasil aldera doa, Marielle Francorentzat.
— Bribribliblí (@noemi_257) 2018(e)ko martxoak 18
Emakumeen alde borrokatzeagatik eraila, emakume izateagatik eraila.
Maravillas eta Mariellerentzat💪🏻.
Gutako bakoitza argi txiki bat da!’
HITZIK GABE @berritxarrak #BTX #Bec pic.twitter.com/2abZr4C2xY
Maravillas eta Mariellek BEC argitu zutenekoa. Katedral bat bete zorion @berritxarrak ! pic.twitter.com/4qQcfj9Iwh
— Xabi Murua × (@xabimurua) 2018(e)ko martxoak 18
Ikaragarria 😍❤️❤️ @berritxarrak pic.twitter.com/x9qrkEvZfG
— Ioritz (@ioritzmorales) 2018(e)ko martxoak 18
Haatik, Berri Txarraken abesti askoren bideoak ere iritsi dira sarera:
Orain eta beti, BTX.
— Zai(txu) (@zai_txu) 2018(e)ko martxoak 18
Spoiler! @berritxarrak pic.twitter.com/4PUrxm5Bpf
Atzo hau galdu zuenak ederra delitua! Izugarria @berritxarrak pic.twitter.com/0AAKIUUyVH
— Hodei Otegi (@hodeiOtegi) 2018(e)ko martxoak 18
Pasada bat @berritxarrak, mundiala! Segi dezagun oihu egiten, arima urratu arte! pic.twitter.com/twPIoDgGFA
— Iker Lap (@ikerlaps) 2018(e)ko martxoak 18
Bideoez gainera, hamaika irudi eder ikusi ahal izan ditugu sareetan.
Jaio.BTX.Hil#INFRAtour2018 @berritxarrak pic.twitter.com/AqA7aO1HGW
— Maider (@MaiderUralde) 2018(e)ko martxoak 18
Atzo BEC-ken bizitakoa, ez dugu inoiz ahaztuko. Itzela!
— Unai Beroiz (@UnaiBeroiz) 2018(e)ko martxoak 18
Lo vivido ayer en el BEC, no lo olvidaremos nunca. Inmensos!
Eskerrik asko!
Beti Berri Txarrak.
©Unai Beroiz pic.twitter.com/MkzPuzoheL
Aske zarete, libre! Ez dadila haria eten! @berritxarrak ❤️ pic.twitter.com/IMjxrDoLbE
— Maiiaal♥ (@maaiiaaleen98) 2018(e)ko martxoak 18
Maravillas. 💡🍀@berritxarrak #Infrasoinuak #INFRAtour2018 pic.twitter.com/ca837jXZ4t
— Neus Delgado (@Neusa94) 2018(e)ko martxoak 18
Infrasoinuak gara, baina entzungo gaituzte🤟 brutala @berritxarrak pic.twitter.com/DDnDjBMR98
— Larraitz (@Larraitzpica) 2018(e)ko martxoak 18
Euskaraz abesten duen talde batek, euskaraz kantatuz munduari bira eman eta etxean 10.000 lagun batzea ez da ohikoa, eta hala sentitu zuten bertaratutakoek.
Rock and roll-ean dena asmatuta dago, baina euskaraz abesten duen talde batek BEC-en 10.000 lagun batzea oraindik asmatu gabe zegoen. Zorionak @berritxarrak #TxapelaKentzekoa pic.twitter.com/0LDswlKecD
— xABi GoRo (@Xabi_Goro) 2018(e)ko martxoak 18
Aje emozionalaz ere mintzo dira sareetan, kontzertuak eragindakoari hitzik jartzeko zailtasunak agerian utziz.
"Ausartu zaite, saia ibiltzen"
— Ze poLITE! (@litulagun) 2018(e)ko martxoak 18
Atzoko aje emozionalarekin jarraitzen dugu batzuk.
Eta poesiak balio duela erakutsi ziguten beste behin.
Bertolt Brecht-en poesiarekin aretoa zutik. https://t.co/tGYcltjd67 @berritxarrak
Hitzik be eztauket atzokua deskribatzeko. Maravilla(s) bat. Fantasia bat. Eskerrik asko @berritxarrak, ez dadila haria eten! #infratour2018
— Idoia S. (@Idosnchz) 2018(e)ko martxoak 18
Oraindik atzoko emozio saltsa digeritu ezinik. Ederra izan zen. Zati akustikoarekin maitemindu egin nintzen, duela 17 urte 'Aspaldian utzitako zelda' abestia entzun nuenean bezalaxe. Eskerrik asko @berritxarrak literaturarako zubia eraikitzen lagundu zenidatelako. #Infrasoinuak pic.twitter.com/LPUgGv2KeG
— Araitz M. Eizagirre (@amuguruza) 2018(e)ko martxoak 18
Tentsioa nabarmen taula gainean eta soinu gorabeheraren batzuk bart BECeko @berritxarrak en kontzertu hasieran, lehenengo hiru-lau kantatan.
— Igør Elortza Aranoa (@ielortza) 2018(e)ko martxoak 18
Hortik aurrera itzel, tarteko set “akustikoa” zoragarri eta azken txanpa alimalekoa!
Gozatu genuen bai.
Eskerrik asko.
Urbizu, Gonzalez eta Izagirreren jarrera ere txalotu dute askok, lortutako arrakastaren ostean, beti bezain «gertuko, umil eta jator» agertzeagatik.
No soy seguidor de Berri Txarrak, pero tengo muy claro lo que es meter pagando a más de 10.000 personas en un espacio y seguir mostrándote humilde. Mérito no, lo siguiente. Muchos grupos indies deberían tomar ejemplo.
— Luis Benito (@despachopop) 2018(e)ko martxoak 19
Gorka Urbizuk, Galde Izagirrek eta David Gonzalezek zaleen txalo eta berotasuna eskertu zuten kontzetu amaieran. Biharamunean, ostera, sare sozialak erabili zituen taldeak BECen sentitutakoa jarraitzaileei eskertzeko. Barakaldoko kontzertua luzaroan gogoan iltzatuta eramango dutela ere aitortu dute sarean.
Eskerrik asko betirako gogoan iltzatuta geratuko zaigun gau honengatik. BEC-ekoa kontzertu soil bat baino gehiago izan zela erakusten dute zuen mezuek, geuk ere hala sentitu genuen. Ez dadila haria eten!!
— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko martxoak 18
(📷 Eider Iturriaga) #InfraTour2018 pic.twitter.com/MKiP65Fe1A