Frank Martin South Carolina unibertsitateko saskibaloi entrenatzailea da eta bere taldearen partida baten ondorengo ohiko agerraldian saskibaloian aritzen diren umeen gurasoei zuzendu zitzaien, halako partidetan ikusleen aldetik onbidezkoak ez diren zenbait jokaera ekiditeko asmoz.
Urduri eta oihuka ageri omen da Martin bere taldearen partidetan, haatik bere semea kantxan dagoenean fitsik ere ez duela esaten argitu du birala egin den bideoan. Era honetako partidetan, harmailetan jarraitzaile sutsuak beharrean gurasoak egon behar direla nabarmendu du eta arbitro gisa aritzen direnekiko errespetua eskatu du, partidako dolar batzuk besterik ez dituztela irabazten gogora ekarriz. Ume eta nerabeei entrenatzen diharduten entrenatzaileak ere izan ditu gogoan eta euren ekarpena nabarmendu du. « Jokalariek hamar urte besterik ez dute!», esanez bukatu du diskurtsoa.
Lehiakortasuna agerian da eskola arteko partidetan, helburu nagusia kirola egitea, ikastea eta ondo pasatzea erabat ahaztuz askotan. Harmailetan askotan ageri diren ikuskizun tamalgarriek eragin zuzena dute kirolaren baloreetan, baita haur eta nerabeengan ere.
Bideoak ikustaldi mordoa eskuratu du egun gutxitan eta askok partekatu dute entrenatzaile honen mezua.
A los padres que tienen grupo de whatsapp del equipo de fútbol de su hija o hijo, por favor ¡compartidlo! para que reflexionemos justo antes de cada partido. #respeto #empatía #inteligenciaemocional
— Juanjo Marcos (@Juanjo__Marcos) 2018(e)ko martxoak 21
🎥 Recomendable (obligatorio incluso) vídeo para toda persona que acudimos a partidos y actividades de #deporteescolar #eskolakirola . Lección de Frank Martin, padre y entrenador, pero nunca ambas cosas a la vez. https://t.co/wUY3wHiI2x
— Oskar Ortiz deGuinea (@oskarguinea) 2018(e)ko martxoak 21
#FrankMartin sobre relación padres y deporte 🔝
— SoledadDelEntrenador (@SEntrenador) 2018(e)ko martxoak 20
✅Preguntarle a tu entrenador, yo soy tu padre no tu entrenador
✅Hijo no voy a criticar a quien intenta ayudarte
✅Si voy a ver a mis hijos, no digo ni "mu",ni intento entrenarles
✅Ayudemosles a ser felices con el deporte que aman pic.twitter.com/kunXlXx5gV