NAIZ+

Talde ultraeskuindarrek protesta deitu dute Valladoliden S.A.ren kontzertuaren aurrean

S.A. talde gasteiztarrak Valladoliden bihar eskainiko duen kontzertuaren aurka elkarretaratzea deitu dute hainbat talde ultraeskuindarrek.

s.a.
s.a.

Soziedad Alkoholika taldeak kontzertua du bihar Valladolideko Lava aretoan. Ehunka lagun biltzekoa da talde gasteiztarra, haatik areto kanpoaldean zenbait talde ultraeskuindarrek elkarretaratzea deitu dute kontzertuaren aurka.

«Etarras ni en las instituciones ni en los escenarios» leloa darama kontzentrazioa deitzen duen kartelak eta talde gasteiztarraren logoa ETA erakundearen ikurrarekin parekatu du.

Sarean S.A. taldeari zuzendutako elkartasun mezuak biderkatu dira azken orduotan, zentsura eta mehatxuak salatuz.

2015. urtean Madrilen kontzertu bat bertan behera utzi behar izan zuen S.A. taldeak, Madrilgo Udalak Vistalegren eskaini behar zuen kontzertua debekatu ostean. Orduko hartan, zenbait abestiren hitzak jarri zituzten kontzertua debekatzeko arrazoi moduan.