naiz
Leioa

Leioako ikasle mugimenduak solairu huts bat okupatu du

Ikasle mugimenduak Leioako eraikin bateko solairu hutsa okupatu du bere proiektuei «erantzuteko». Gaurko okupazioaren bitartez, azken hilabeteetan ikasle gela bat eta Gurutze Gorriaren «indarrezko desalojoak» ere salatu nahi izan dituzte.

Leioan okupatu duten solairu hutsa. (@Leioatik!)
Leioan okupatu duten solairu hutsa. (@Leioatik!)

Leioako ikasle mugimenduak liburutegi atzean aurkitzen den ikerketa eraikinaren beheko solairu hutsa okupatu du. Ikasle mugimenduaren proiektuei «erantzuteko» baliatu nahi dute eraikina. «Argi dugu unibertsitatea ez dela espazio neutro bat. Bertan ematen diren borrokek muga batzuk dituzte eta hauen bidez ezin dezakegu egungo logikarekin zein osotasunarekin amaitu», adierazi dute ohar baten bidez.

Gaurko okupazioaren bitartez, azken hilabeteetan ikasle gela bat eta Gurutze Gorriaren «indarrezko desalojoak» ere salatu nahi izan dituzte. «Argi dugu eraso guzti hauek elkarloturik daudela eta unibertsitateak instituzio bezala duen beste aurpegietako bat besterik ez dela», gaineratu dute.

Okupazioaren ondotik, ikasleak deitu dituzte Leioako gune hau defendatzera eta hemendik aurrera bertan martxan jartzeko asmoa duten proiektu deberdinetan parte hartzera.