Bost urte betetzen dira gaur 2013ko apirilaren 24an, Bangladeshen zortzi solairuko eraikina hondoratu eta 1.127 langile, gehienak emakumeak, hil zirenetik. Eraikinak azpian harrapatuta hil ziren guztiak eta 2.500etik gora zauritu suertatu ziren.
Rana plaza eraikinean aritzen ziren gehienak, lan baldintza oso gogorretan, multinazionalentzat arropa josten zuten.
GARAk elkarrizketa egin dio Kalpona Akterri, Bangladesheko langileekin elkartasunez sortutako elkartearen zuzendaria da.
Rana Plaza gogoan, Emakumeen Mundu Martxak multinazionalen lan baldintzak salatuko ditu gaur. Bilbon, eguerdian, H&M arropa kate handiaren ondoan biltzeko deia egin dute. Arratsaldean izango dira Hego Euskal Herriko hiriburuetako beste elkarretaratzeak. 18.00etan Donostiako Loiola kalean izango da; ordubete beranduago Iruñako Carlos III kalean; eta 19:30ean, aldiz, Gasteizko Foru kalean.
Sareek ere gogoan izan dute urtemuga beltza.
Hoy es el día en el que 1.300 mujeres trabajadoras murieron en la Rana Plaza de Bangladesh por el derrumbe del edificio en el que trabajaban. El capitalismo las mato! #RanaPlazaGogoan MOBILIZATU! @SetemHegoHaizea @EcuadorEtxea @pikaramagazine pic.twitter.com/CAtMTH4Aw5
— EH Emakumeen Martxa (@emakumemartxa) 2018(e)ko apirilak 24
Rana Plaza gogoan! Apirilaren 24an bost urte beteko dira Bangladesheko Rana Plazako sarraskia gertatu zenetik, mobilizazioak. - https://t.co/Fc9NXf3J2V
— ELA Bilbo (@ELABilbo) 2018(e)ko apirilak 23
Esta semana es la #FashionRevolution que reivindica transparencia y dignidad en la industria de la moda tras la tragedia del #RanaPlaza en 2013. @SlowFashionNext @FashRevCanarias @Fash_RevBCN #WhoMadeMyClothes #QuienHizoMiRopa #FashionRevolutionWeek pic.twitter.com/ND78Fd0ggm
— ModaÉtica y ComercioJusto (@cjustotds) 2018(e)ko apirilak 24
Rana Plaza gogoan!!!! Kapitalismoak erailtzen gaitu!
— ESK Sindikatua (@ESKsindikatua) 2018(e)ko apirilak 23
Apirilak 24 mobilizazioak#Donostia #Gasteiz #Bilbo@SetemHegoHaizea @ArabakoBF pic.twitter.com/bFIm2Vt1Kg
Hasiera -hasieratik, Rana Plaza gogoan. pic.twitter.com/jsf4GBufnD
— Martxoak 8 (@M8_egunero_da) 2018(e)ko apirilak 14