Izioki-Biltzarre taldeak euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko ekimen berezia antolatu du gaurko Eibarren. Eroski eta tabernak ditu jomuga. Lehenengoan, euskarazko etiketak oker agertzen diren produktuak erosi ez eta kutxazainetan itzultzera deitu du, haiekin batera gaztelera hutsezko deskontu-txartelak uzteko eskatuz.
Tabernetan aldiz deskontua ala saria dinamika jarriko dute martxan. Horrela azaltzen dute ekimena: «Deskontua: 5 zentimo gutxiago ordaindu euskaraz ahoz egiten ez digutenean eta beste 5 zentimo gutxiago prezioak, oharrak… euskaraz ez daudenean. Guztira 10 zentimo gutxiago. Ahoz euskaraz artatzen bagaituzte aldiz, 5 zentimoko saria eman eta prezioak, oharrak… euskaraz badaude beste 5 zentimo gehiago, hau da, 10 zentimoko eskupekoa»
Hitzordua gaur da, 18.00etan, Eibarko Eroski handiko goiko aparkalekuko sarreran.