«Kasu! Ikastolak kexu!» lemapean, milaka lagunek erantzun diote Seaskaren deialdiari. Antolatzaileen arabera, 7.000 lagun inguru bildu dira –5.700, Poliziaren esanetan– Baionako karriketan barrena egin den manifestazioan.
Hitzordu honetarako, danbor hotsek lagunduta, San Sebastian martxa propio moldatu, eta ikastolen egoera kezkagarriaz ohartarazi dute.
Izugarria.#ikastolakexu pic.twitter.com/R88OYkEBLN
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) 2018(e)ko maiatzaren 4(a)
Xalbador kolegioko ikasleek ere parte hartzen dute protestan, besteak beste, brebeta azterketa euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzen dute #kasuikastolakexu @seaskaikastola pic.twitter.com/YPL22MT2wf
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) 2018(e)ko maiatzaren 4(a)
Mobilizazioaren amaieran, Seaskako bulegoan irakasleen ordezkaria den Mirentxu Ibargaraik hartu du hitza eta datorren ikasturterako Hezkuntza Ministerioak irakasle postu berririk sortu nahi ez izatea gogor kritikatu du, ikastoletan 230 ikasle berri izango badira ere.
Duela ia mende erdi sortu zen Seaska urtez urte «oztopoak gaindituz» eta ikastolak sortzen eta garantzen joan dela azpimarratuta, ohartarazpen argia egin dute: «jakin dezatela ez garela 40 edo 50 ikasleko gelak onartzeko prest».
Aldaketarik ezean, hezkuntza sistemaren defentsan mobilizatzen jarraitzeko borondatea dutela ere adierazi du.
Seaskako presidenteak, Paxkal Indok, esan du ikastolak «euskararen eta herri honen geroaren berme» direla.
Pierre Barriere ikuskariari «emandako hitza jatea» eta datuak «manipulatzea» ere leporatu dio, beharrei erantzuteko 25 postu beharko liratekeela nabarmenduz. «Nortaz trufatzen da Barriera jauna?», galdetu du.
Maiatzaren 13an egingo den Herri Urratsera gerturatzeko deia egin du azkenik Indok.