Donostiako Zinemaldiak aurpegia garbitu eta bere marka eraldatu du. Zinemaldia atzean utzi eta SSIFF, –San Sebastian International Film Festival– sigla koloretsuak erabiliko ditu aurrerantzean, maskorraren logoa ere alboratuz.
Antolatzaileen hitzetan, irudi soilagoa eta garbiagoa behar zuen Zinemaldiak. Sare sozialetan haatik, kontrakotasuna erakutsi duten zenbait iritzi ikusi ditugu.
Agur Zinemaldia, hello SSIFF.
— Ander Gortazar (@derzu_uzala) 2018(e)ko maiatzaren 3(a)
Paleto aurpegiz egiten dugu atzera, baina hey, Helvetica tipografiak lagunduta.https://t.co/ewLdvn6Mxt pic.twitter.com/g323h26qlk
— Alejo (@GarunaBorBor) 2018(e)ko maiatzaren 3(a)
El SSIFF k YA EXISTE desde hace años:
— Joxean (@joxeanurkiola) 2018(e)ko maiatzaren 4(a)
Silver Springs International Film Festival SSIFF
@silverspringsinternationalfilmfestival
Ba bai, paleto xamarra izan behar da bat SSIFF bezalako arima gabeko gauza hori Zinemaldia baino hobeago eta "modernoago" dela pentsatzeko.
— Maltese77 (@Maltese1977) 2018(e)ko maiatzaren 4(a)
BEC bilbao expositions center igoal igoala,konplexuak
— Josef Mak Astui (@AstuiMak) 2018(e)ko maiatzaren 4(a)
Berlinale, Cannes edo Mostra, ez badira BIFF, CIFF eta VIFF... zergatik izan behar du Zinemaldiak SSIFF?
— Iban Garate (@ibangarate) 2018(e)ko maiatzaren 3(a)
Bilbao Exposition Center, Basque Culinary Center, Itzulia Basque Country, orain SSIFF (Zinemaldia). Azalduko dit inorrek zentzugabekeria hau?#galderaserioa
— H Aldur (@h_aldur) 2018(e)ko maiatzaren 5(a)
Itzulia Basque Country markaren ondoren, SSIFF dator. Nortasuna munduko hiritarra izatea da? #markadagero https://t.co/Z8tFAQhkuM
— Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) 2018(e)ko maiatzaren 3(a)
Azken orduetan gainera, Osoigo plataforma erabilita sinadura bilketa ere abiatu dute SSIFF izena baztertu eta Zinemaldia mantendu dezaten. Mikel Garatek abiatu du kanpaina eta Eneko Goia alkateari, Ernesto Gasco PSEko ordezkariari, PPko Miren Albisturri, Irabaziko Loïc Alejandrori eta EHBilduko Olaia Duarteri zuzendu die eskaera.
«Ez al zaizue okerra iruditzen "Zinemaldia", euskaraz osatua den izena ingelesera bihurtzea? Baliteke kanpotarrek hobeto ulertzea baina donostiar eta gipuzkoarrok ez badugu gure sentitzen, akabo identitatea!» dio testuak. «Izenetik hasi eta ekitaldi osoan euskara landu eta entzutea» galdegiten du Garateren sinadura biketak.