NAIZ
MADRIL

Rajoy ETAren biktimen elkarteekin bilduko da ostegunean Moncloan

Mariano Rajoy espainiar Gobernuko presidenteak heldu den ostegunean deitu ditu ETAren biktimen elkarteak Moncloan jauregian. Erakundea desegin arren ez dela horren ordainik izango helaraziko die, espetxe politikari dagokionez.

Mariano Rajoy, aurreko agerraldi batean. (Moncloa)
Mariano Rajoy, aurreko agerraldi batean. (Moncloa)

Mariano Rajoy espainiar Gobernuko presidenteak Moncloa jauregira gonbidatu ditu ETAren biktimen elkarteak, Efe agentziak zabaldu duenez. Ostegun arratsaldean izango da hitzordua eta bertan Rajoyk helaraziko die ETA desegin arren ez dela espetxe politikari dagokionez ordainik izango, Gobernuaren iturriak aipatuz agentziak horrek dioenez.

ETAren azken adierazpenaren ondotik presidente espainolak egin zuen lehen agerraldian erakundearen biktimak izan zituen gogoan. Gobernuaren iturriek joan zen astean aurreratu zuten biktimekin bilera egiteko asmoa zuela, eta horrekin batera Itun Antiterrorista delakoa ere deituko zuela aste honetan bertan, espetxe politika mahai gainean dela.

Javier de Andres Gobernu espainolak EAEn duen ordezkariak atzo esan zuenez, ez dituzte «erabaki kolektiboak» hartuko presoen inguruan eta hauei dei egin zien «ETAren eta EPPKren hierarkia» alde batera uzteko, «kartzela politikaren mesedeak profitatzeko». Gobernuaren tesiaren arabera, 

Nolanahi ere, Gobernu espainolak Itun Antiterroristaren bilerara joaten diren alderdi politikoen proposamenak «entzungo» dituela adierazi zuen De Andresek, baina argi utzi nahi izan zuen ez dituztela neurri «kolektiboak» aplikatuko eta preso bakoitzaren egoera indibidualki aztertuko dutela.