Datorren ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu Gure Esku Dago-k erabakitze eskubidearen aldeko giza katean. 100.000 lagun behar dira hiru hiriburuak eskutik hartzeko eta «Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handiena» izatea espero dute antolatzaileek.
Arabako hiriburuan bakarrik, 5.000 lagun behar dira giza katea osatzeko eta horiek lortzeko spota zabaldu du sarean Gasteizeko Gure Esku Dagok. Apirilaren 21 eta 22an grabatu zuten bideoa eta hamarnaka lagun elkartu ziren estra moduan aritzeko.
Giza kateak Arabako beste zenbait herri ere zeharkatuko ditu, tartean Laudio, Amurrio eta Murgia.
Bideoarekin ekainaren 10ean parte hartzera animatu ditu arabarrak eta ekimen erraldoian izena emateko modu desberdinak daudela oroitarazi nahi izan dute, tartean Kutxi kalean ireki duten denda. Bertara hurbiltzeko gonbidapena ere luzatu dute.
Guztira, 201,9 kilometro izango ditu giza kateak. Donostiatik abiatu, Bilbotik pasa, eta Gasteizen amaituko da, Gasteizko Legebiltzarraren atarian. Herritarron Itunean jasotako erabakitzeko arrazoiak plazaratzeko eguna izango da.
Giza kateak ez ditu Euskal Herriko herri guztiak zeharkatuko; hortaz, eskualde bakoitzari ibilbidearen puntu zehatz batzuk izendatuko zaizkio. Eskualde horietako herritarrak esleitutako puntuetara joan beharko dira giza katea osatzen dela ziurtatzeko. Informazio gehiago eta izena emateko aukera, hemen.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
