![Imanol Landa, Aburto eta Frederic Vallier. (Bilboko Udala)](/media/asset_publics/resources/000/503/411/article_main_landscape/bilbao_eus.jpg)
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Imanol Landa EUDELeko elkarteburuak eta Frédéric Vallier Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluko idazkari nagusiak konferentziaren saioen programa eta helburuak aurkeztu dituzte gaur goizean, udaletxeko Areto Arabiarrean.
Konferentzia Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da ekainaren 11tik 13ra, eta «Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa. Desberdintasunek batzen gaituzte!» izango du izenburu.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak konferentzia Bilbon egin izanaren inguruko balorazioa egin du: «Aukera paregabea da nazioartean hiri ireki, konprometitu, kohesionatu eta solidario gisa gure lekua lortzen jarraitzeko, hala baikara eta gero eta gehiago izaten jarraitu nahi dugu. Desberdintasunek mesede egiten gaituzte, hobeagoak izan gaitezen, indartsuagoak. Aniztasunaren alde egin behar da apustu, eta kudeatu. Ez bakarrik erakundeetan eta gizarte zibilean, baita enpresaren eremuan ere. Enpresa ezberdinenak, gizartearekiko ardura dutenak, lehiakorrenak izaten dira, hau da, balio gehien sortzen dutenak».
Imanol Landa EUDELeko elkarteburuak nabarmendu duenez, «Bilboko 2018ko konferentzia aukera aparta da Europako udalerriok gure esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko, eta ideia berritzaileak geureganatzeko elkarrekin berdintasunerako, inklusiorako eta aniztasunerako politikak lortze aldera, Europan komunak diren irizpideekin».
Frédéric Vallier Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluko idazkariak azaldu duenez, «berdintasunean, aniztasunean eta inklusioan duen eginkizuna funtsezkoa da. Gaur egun, 1.700 udalerri eta eskualde baino gehiago konprometitu dira bidezkoagoak diren gizarteak lortzeko gure Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Europako Gutunaren bidez».
«Konferentziarekin ziurtatu nahi dugu tokiko politikak giza eskubideen errespetuan oinarritzen direla, garapen jasangarrirako helburuekin bat. Mundua aldatzen ari da. Gure herritarrentzat aldaketak merezi izatea lortu behar dugu», gaineratu du.
Europako udalerrien ordezkaritza handi eta heterogeneoa bilduko dea Bilbon. Europako 40 herrialde baino gehiagoko eta munduko beste toki batzuetako (Amerika, Afrika edo Asia) 500 parte hartzaile izatea espero da.
Konferentziaren programa hiru egunekoa izango da eta, guztira, 33 saio eskainiko dira. Horietako asko paraleloan egingo dira, hala nola hausnartzeko eta eztabaidatzeko mahai-inguruak, jardunbide egokien tailerrak eta hiria ezagutzeko kanpoko bisitak, Bilboko Udalak eta tokiko entitate eta eragileek lekuan bertan nola lan egiten duten ikusteko.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
El ‘número dos’ de la Ertzaintza insulta a una persona que grababa un arresto en Polonia
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Gernika](/media/asset_publics/resources/001/142/419/article_thumb_horizontal/gernika.jpg)