naiz
gasteiz

Astebeteko greba iragarri dute Gasteizko kale garbiketako langileek ekainaren 20tik 26ra

Ekainaren 20tik 26ra greba iragarri dute Gasteizko kale garbiketako langileek. FCC-GMSMk «langileekiko izan duen blokeo jarrerak okerrera» egin duela iritzita, beste hainbat protesta egingo dituzte hilaren 12tik aurrera.

Kale garbiketako langileak, Gasteizko jaietan. (Juanan RUIZ / FOKU)
Kale garbiketako langileak, Gasteizko jaietan. (Juanan RUIZ / FOKU)

Gasteizko kale garbiketako langileek protestak deitu dituzte datozen asteetarako. Hilaren 12an hasiko dira ekimen desberdinekin eta ekainaren 20tik 26ra greba deitu dute, Azkena Rock musika jaialdia edo Judimendiko jaiekin batera.

Iazko abuztuaren 2an akordioa lortu zen Gasteizko udala eta zerbitzua kudeatzen duen Aldi Baterako Lan Enpresaren zuzendaritzarekin (FCC eta GMSMren eskuaten dagoena). Honen arabera, otsailean kaleratutako bost langile berehala lanera bueltatzea eta alde bien artean zeuden desadostasun ekonomikoak Euskadiko Aholku Batzorde Juridikora bideratuko zirela.

Bide beretik, atal sindikalek konpromisoa hartu zuten Lan Ikuskaritzan tramitatatuko salaketa guztiak eta prozesu judizialak bertan behera uzteko, enpresaren zuendaritzak ordura arte zueden Hitzarmen Kolektiboaren ez betetzeak desblokeatzeko konpromisoa hartuta. LABek ohar baten bidez jakinarazi duenez, EABJren azken ebazpenak, 2018ko urtarrilekoak, Aldi Baterako Enpresa Elkarteak aurretik aipatutako koste eratorriak onartu behar zituela ebatzi zuen.

Era berean eta horrela izan den moduan, aholkularitza organoaren ebazpena FCC-GMSMren interesen kontrakoa izango balitz, Gasteizko Udalak kontratua deuseztatu ahal izango zuen Aldi Baterako Enpresa Elkarte honentzako kosterik gabe, beti ere azken honek akreditatu ahalko zuenean ezingo zuela kontratua kudeatzen jarraitu pairatutako desoreka ekonomiko teorikoen ondorioz. Sindikatuaren iritziz, apirilean Gasteizko Udalaren zerbitzu juridikotik filtratuako txosten batek «eragotzi egingo luke azken arrazoi hau onargarria izatea»).

Honen ondotik, FCC-GMSMk «langileekiko izan duen blokeo jarrerak okerrera» egin duela azpimarratu dute. Bete ez direnen akordioen zerrenda «asko luzatu» egin dela iritzi dute.