![Renferen Aldiriko zerbitzua erabiltzen duten gipuzkoarrek Mugiren beste erabiltzaileek dituzten deskontu berberak izango dituzte. (Jon URBE/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/504/529/article_main_landscape/renfe-aldiri.jpg)
Batzar Nagusietako batzordean egindako agerraldian, Renfe Mugi sisteman sartzeko aurreakordioa aurkeztu du. Xehetasun batzuen faltan, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak berrestea baino ez dela falta nabarmendu du eta, hori gauzatuta, datozen hilabeteotan, legealdiko helburu estrategikotzat jo zutena errealitate bihurtuko dela adierazi du.
Akordio honi esker, Renfe erabiltzen duten gipuzkoarrek Mugiren beste erabiltzaileek dituzten deskontu berberk izango dituzte. Garmendiaren arabera, urtean zazpi milioi bidaia egingo dira, egun egiten diren seien aldean. Oro har, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak, Mugiren bitartez, 72 milioi bidaiari kudeatuko dituela kalkulatu dute.
Foru diputatuaren esanetan, «Renfe Mugi sistemaren barne sartuta, Gipuzkoan garraio publikoaren tarifa integrazio osoa lortzen dugu. Horrek gipuzkoarrek garraio publikoa bultzatu eta erraztuko du».
Ez Estatuko Administrazio Orokorra ezta Renfe Viajeros sozietatea ere ez dira Agintaritzako kide izango. Garmendiak azaldu duenez, haien ordezkariak Agintaritzaren bileretara gonbidatuko dituzte, baina ez dute botoa emateko aukera izango.
![Donostiako_piratak_elkarrizketa](/media/asset_publics/resources/001/144/741/article_thumb_horizontal/Donostiako_Piratak_Elkarrizketa.jpeg)
«Hau ere bada erreibindikazio bat, geureak diren kaleak berreskuratzearena»
![Perseidak_naiz](/media/asset_publics/resources/001/145/029/article_thumb_horizontal/Perseidak_Naiz.jpg)
¿Cómo ver las Perseidas? La lluvia de estrellas que no te puedes perder
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)
«En Polonia me torturaron e indujeron al suicidio»; entrevista a Pablo González en Rusia
![Aragones-illa](/media/asset_publics/resources/001/145/124/article_thumb_horizontal/aragones-illa.jpg)