350.000 eskuren laztanek lotu zituzten atzo Donostia, Bilbo eta Gasteiz. Belaunaldi ezberdinetako milaka herritar atera ziren errepidera atzo, eskuak batuz, erabakitze eskubidearen helmugara eramango gaituen bidea marraztuz.
Unea betikotu nahi izan zuten parte hartzaileek eta katearen zati izan zirela frogatu zuten askok sare sozialetan. Familia eta lagunarteko irudi anitz ikusi dira Twitter eta Facebook moduko sareetan, baita herrietatik mobilizatutako herritarren talde argazkiak ere.
Sareetan zeresan berezia eragin zuen Athletic Club futbol taldeak giza katearekin bat egin izanak. Estatuko kirol egunkari nagusienetan jaso dute Athleticen erabakia, ‘Marca’ eta ‘Mundo Deportivo’ egunkarietan adibidez, eta sareetan iruzkin mordoa eragin du albisteak; batzuk erabakiaren aldekoak, taldea txalotuz, eta beste asko aurkakoak.
El Athletic Club se une a la reivindicación social del derecho a decidir. @GureEskuDago #GizaKatea #BasquesDecide pic.twitter.com/qo4QpRNago
— Athletic Club (@AthleticClub) 10 de junio de 2018
Euskal presoekiko babesa presente izan zen ibilbidearen puntu askotan. Euskal presoen euskal herriratzearen aldeko zapiak han eta hemen ikusi ahal izan ziren. Espetxeetako harresien atzean ostera, gogotsu jarraitu zuten giza katea. Horren lekuko Picassenteko kartzelan preso duten Manex Zubiaga Bravoren mezuak.
Espetxeetan gaur, osteguna heltzeko irrika... Bihar ta etziko @berria ta @naiz_info eskuratzeko. #GizaKatea #BasquesDecide #gizakatea2018 #gureEskuDago
— Manex Zubiaga Bravo (@ManexZubiaga) 10 de junio de 2018
Giza katearen ostean giroa aparta izan zen ibilbidean zehar, bereziki lotu zituzten hiru hiriburuetan.
Euskal herritarrek atzokoan protagonismo berezia izan bazuten ere, ez ziren bakarrik izan. Kataluniatik etorritako gizon emakumeek harrera beroa jaso zuten, baina ez ziren gurera etorritako bakarrak.
Qué bonito que es Donostia.#GureEskuDago #GizaKatea pic.twitter.com/hOM50BaEcB
— Gabriel Rufián (@gabrielrufian) 10 de junio de 2018
"Un honor y un placer estar aquí.
— MiLABAS #TitoEtern (@MIQUELLARA) 10 de junio de 2018
La cadena humana de hoy
recuerda 5 años atrás la Via Catalana.
Gente por el derecho a decidir"@gabrielrufian en Donostia
Des de Catalunya bona gent @SergiTarres@RogerHeredia83 @marsal_llimona #GizaKatea #BasquesDecidepic.twitter.com/SViivdXjpY
Solidaridad desde Murcia a Euskal Herria en la cadena humana por el derecho a decidir.#GizaKatea #BasquesDecide #122km pic.twitter.com/3LvaCNndjn
— Mikel Ruiz (@Mikel_Gorri) 10 de junio de 2018
#122km
— Mikel Ruiz (@Mikel_Gorri) 10 de junio de 2018
Estos catalanes fueron a Murcia para ayudar a la lucha contra el muro.
Hoy se han juntado con los murcianos y han venido a Bilbo a #GizaKatea #BasquesDecide pic.twitter.com/NKHklku6Qq
Contento de haber podido participar en la #GizaKatea2018 y de solidarizarme con el pueblo vasco. Más de 100.000 vascos se han dado de la mano x el derecho a decidir. La solidaridad entre Euskal Herria y Catalunya es fundamental.#BasquesDecide #GizaKatea
— Rmon Vendrell (@VendrellRamon) 10 de junio de 2018
Está en nuestras manos! pic.twitter.com/mRyVzX69FN
Gurean egoteko aukerarik izan ez zutenek, ordea, euren giza kate eta ekimen propioak egin zituzten mundu zabalean. Hona hemen sareetan oihartzuna izan duten ekimen horietako batzuk:
Txiletik iritsi berri zaidan irudia. Santiagon babesa adierazi diote #E10GizaKatea-ri. @GureEskuDago pic.twitter.com/dstbNi3wX8
— Ruben Pascual (@GARA_rpascual) 9 de junio de 2018
Atzerrian diren zenbait euskal herritarrek herrimina erakutsi zuten atzokoan.
Harro sentitzen naiz gaur euskaldunek egindako #GizaKatea-z. Nahiz eta urrun egon, bihotza beti etxean izango dut. Etorkizuna @GureEskuDago . #BasquesDecide
— Irazovski (@irazoki7) 10 de junio de 2018