naiz
Gasteiz

Abuztuaren 3an, jai bezperan, irekiko dute aurten Gasteizko txosnagunea

«Jai herrikoi eta parekide batzuen alde», Gasteizko txosnek aurtengo jaietako egitaraua aurkeztu dute. Bertan izanen dira, besteak beste, Xavi Sarria, Lendakaris Muertos, Zartako-K, Glaukoma, Koban edo Doctor Deseo. Berritasun moduan, aurten, abuztuaren 3an, jaien hasieraren bezperan, irekiko dute gunea.

Gasteizko txosnetako egitaraua aurkeztu dute. (Juanan RUIZ / FOKU)
Gasteizko txosnetako egitaraua aurkeztu dute. (Juanan RUIZ / FOKU)

Abuztuaren 3a eta 9a bitarte Gasteizko txosnaguneak kontzertu eta bestelako ekimen ugari hartuko ditu aurtengo jaietan. Aurreko urteekin alderatuz, hau da aldaketa nagusietako bat, txosnagunea jaiak hasiko diren abuztuaren 4aren bezperan irekiko dituztela.

21:30ean eginen dute, data horretan, inaugurazio ekitaldia, Andra Mari Zuritik kalejira bat abiatu ostean. Herrialde Katalanetako taldeak izanen dira protagonista lehen orduetan. Atzemblak estreinatuko du agertokia gauerdian, eta haien ondotik arituko da Xavi Sarria.

Abuztuaren 4ari «okupazio eguna» izena jarri diote. 14:00etan bazkaria izanen da bertan eta 17:00etan «txupiguay» kalejira. Gauean, musika Boot Boys, Akerbeltz eta DJ Elepuntoren eskutik iritsiko da.

Hilaren 5ean, aldiz, «elkartasun eguna» izanen dute. 15:00etan herri bazkaria antolatuko dute, 21:30ean ekitaldi berezia eskainiko dute eta 22:30ean hasiko dira kontzertuak: Duluth, Cobra, Was-We Are Standard eta DJ Pintxafajitak hartuko dute eszenatokia.

Astelehenarekin batetra «entxosnatu eguna» ospatuko dute. Bazkal aurretik Irrien Lagunen ikuskizuna eta herri kirolek hartuko dute gunea, bazkari herrikoian indarrak berreskuratu baino lehen. Arratsaldean dantza eta harrentzako jolasak. Iluntzean Hala Bediren 35 urteak ospatuko dituzte, eta gauez Penadas por la ley, Lendakaris Muertos eta DJ Perez Troika Sobiet Systema igoko dira agertokira.

Abuztuaren 7an ospatuko duta «gazte eguna». Gazte bazkariarekin hasi eta, aurreko egunetan bezala, musikarekin jarriko diote amaiera. Zartako-K, Glaukoma, Bad Sound eta DJ Loro & Selekta Stepik jarriko dute gazteria dantzan.

Jaien azkenaurreko egunean, berriz, «egun feminista» izanen du txosnaguneak. 13:00ean marianito dastaketa batek emanen dio hasiera, bazkari feministaren aurretik. Gauez Libe, IRA Rap, Koban, Miss Bolivia eta DJ armando Al Moroto Vs Bastarda Butti izanen dira protagonistak.

Abuztuaren 9a izanen da jaien azken eguna. Alaveseko Iraultza 1921 jarraitzaileek antolatutako bazkaria hartuko dute txosnek eta iluntzean Entropia, Doctor Deseo eta DJ Azken Jaiak itxiko dute txosnagunea.