![Dimension publizitate-agentziako kideak, EHGAMeko Imanol Alvarezekin. (@EHGAM)](/media/asset_publics/resources/000/511/482/article_main_landscape/ehgam.jpg)
LGTBI+ Harrotasunaren Egunaren harira, Bilboko Kafe Antzokian agerraldia egin du EHGAMek urtero ematen dituen Urrezko Triangelua eta Trapuzko Espartina banatzeko.
Lehen aitortza Dimension publizitate-agentzia donostiarrarentzat izan da, diseinatu dituen kanpainetan euskal jendartearen aniztasuna islatzeagatik, «baita esparru afektibo-sexualean ere». Agentziako kideak bertan izan dira, EHGAMeko Imanol Alvarezen eskutik saria jasotzeko.
Joan den otsailaren bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi gazte transexualari ere aipamen berezia egin diote.
Ekitaldi berean iragarri dute aurten epailetza eta Elizarentzat dela Trapuzko Espartina. Bereziki, Francisco Cobo, Raquel Fernandino eta Ricardo Gonzalez epaileak –‘Manada’ delakoaren aurkako auzian parte hartu duten magistratuak–, Jose Ignacio Munilla Donostiako apezpikua eta Adingabeen Fiskaltza aipatu dituzte.
![Donostiako_piratak_elkarrizketa](/media/asset_publics/resources/001/144/741/article_thumb_horizontal/Donostiako_Piratak_Elkarrizketa.jpeg)
«Hau ere bada erreibindikazio bat, geureak diren kaleak berreskuratzearena»
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Piratak2](/media/asset_publics/resources/001/145/816/article_thumb_horizontal/piratak2.jpg)
1.500 piratek abordatu dute Donostia
![0811_eh_pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/092/article_thumb_horizontal/0811_eh_pavel.jpg)
Polonia mantiene abierta la investigación contra Pablo González y podría juzgarlo en rebeldía
![Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52](/media/asset_publics/resources/001/146/475/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52.png)