![Proposamena eskura eman dio Kontseiluak Bakartxo Tejeriari. (Kontseilua)](/media/asset_publics/resources/000/512/685/article_main_landscape/2018.07.02_Kontseilua_009.jpg)
Miramar jauregian aurkeztutako proposamena eskura eman dio Kontseiluak Bakartxo Tejeriari, Gasteizko Legebiltzarreko lehendakariari, Kontseiluaren ordezkaritzak. Paul Bilbao idazkari nagusiarekin batera joan dira Gasteizera Leire Cancio (Elhuyar) eta Koldo Tellitu (Euskal Herriko Ikastolak) zuzendaritzako kideak.
Maiatzaren 24an proposamenaren aurkezpena egin zenetik, EH Bildu, Podemos eta PSEko ordezkariei aurkeztu die, eta gaur Legebiltzarreko lehendakariaren esku utzi dute Kontseiluko ordezkariek.
Hizkuntzaren estatusari dagokionez, lurralde osoan ofiziala izatea proposatzen du Kontseiluak, baita euskara berezko hizkuntza izendatzea EAEn, administrazioan «erabilera normaleko eta lehentasuneko» hizkuntza euskara izatea eta Europako Batasunean hizkuntza ofiziala izateko ekintzak abian jartzea. Honen bidez, «ez da hizkuntzarengatiko bereizkeriarik onartuko», diore Kontseiluko ordezkariek.
Era beran, euskara sustatzeko beharra nabarmendu dute. «Botere publikoek euskara babestuko dute eremu eta sektore guztietan, bai eta erabilera, ezagutza eta zabalkundea sustatu ere». Euskara erabiltzeko eskubidearen inguruan ere hainbat proposamen egin dituzte. «Herritarrei hizkuntza hautua bermatzea. Horretarako, administrazio publikoko langileek euskararen ezagutza maila egokia egiaztatu beharko dute. Herritar guztiei aitortzen zaie euskara ezagutzeko eskubidea, bai eta betebeharra ere».
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Piratak2](/media/asset_publics/resources/001/145/816/article_thumb_horizontal/piratak2.jpg)
1.500 piratek abordatu dute Donostia
![0811_eh_pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/092/article_thumb_horizontal/0811_eh_pavel.jpg)
Polonia mantiene abierta la investigación contra Pablo González y podría juzgarlo en rebeldía
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
La Fiscalía presenta ahora su acusación formal contra Pablo González, liberado hace dos semanas
![Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52](/media/asset_publics/resources/001/146/475/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52.png)