NAIZ+

Grezia, Askapeneran brigaden lehen helmuga

Grezian lurreratu dira dagoeneko lehen brigadistak. Udan osoan zehar beste zazpi norako izango ditu Askapenak eta NAIZek jarraipen berezia egingo du.

Atenasen dira dagoeneko lehen brigadistak. Askapena.
Atenasen dira dagoeneko lehen brigadistak. Askapena.

Martxan dira Askapenaren aurtengo brigadak eta lehen brigadistak Greziako lurretan daude dagoeneko. Ekainaren 30ean iritsi ziren Atenasera eta KOEko lagunek egin zieten lehen harrera.

Thessalonika eta Cretan ere izango dira Grezian igaroko dituzten hamar egunetan. Atenaseko unibertsitate politeknikoa ezagutzeko aukera izan dute bertaratutako euskal herritarrek. Bertan, 1973ko azaroaren 17an diktaduraren aurkako ikasle matxinadaren aurrean tanke batek atearen aurka jo eta ikasle asko hil ziren. Ordutik Ikasleen Nazioarteko eguna da azaroaren 17a.

Brigadaren bigarren geldialdia Alexi Grigorópulos omenezko oroigarrian egin zuten.

Eguneko hirugarren eta azken geldialdia ostera, Syntagma plazan.

 

 

Aurten, zortzi brigada

Aurten ere hamarnaka euskal herritar ibiliko dira munduan barrena Askapenako brigadetan, elkartasun internazionalista bere zentzurik praktikoenean gauzatzen. «Internazionalismotik Euskal Herria eraikitzen» lemapean, munduko herri langileen esperientziak ikusi eta beraietatik ikasteaz gain Euskal Herriko borroken berri emango dituzte brigadistek.

Aurtengoan, Argentina-Uruguay, Bolibia, Mexiko, Venezuela, Grezia, Herrialde Katalanak, Palestina eta Libanora joango dira brigadistak.

Pasa den urtarrilean aurkeztu zituzten 2018ko brigadak. Ordutik aurkezpen edota hitzaldi ugari eskaini dituzte hiri, herri eta auzoetan, baita hainbat formakuntza saio burutu ere.