Aurten Tourrean debuta egin duen 23 urteko txirrindulari kolonbiarrak ezin hobeto ekin dio lasterketari, aurreneko etapan garaipena eskuratu baitu, esprintean azkarrena izan delako.
Quick Step taldeko txirrindulariak lau ordu, 23 minutu eta 32 segundu behar izan ditu lehen etapako 201 kilometroak osatzeko.
Haren atzetik helmugaratu dira Peter Sagan eslovakiarra (Bora) eta Marcel Kittel alemaniarra (Katusha).
Mikel Landa, Vincenzo Nibali, Alejandro Valverde, Romain Bardet, Tom Dumoulin, Rigoberto Uran, Ilnur Zakarin, Steven Kruijswijk eta Geraint Thomas lehen taldean helmugaratu dira.
Chris Froome (Sky) britainarra erori egin da eta, ondorioz, 49 segundu galdu ditu. Movistar taldeko Nairo Quintanari, aldiz, bi gurpilak hautsi zaizkio eta minutu bat eta hamar segundu galdu ditu.
Nairo Quintana ha explicado que ha pillado un bordillo y ha roto las dos ruedas y que por eso ha tenido que parar sin poder recorrer los apenas 300 metros que le faltaban para entrar en la zona de protección de tres kilómetros de meta.
— Joseba Iturria (@GARA_jiturria) 7 de julio de 2018
Froomekin batera, Adam Yates, Ion Izagirre eta Omar Fraile helmugaratu dira.
Mikel Nieve 1.14ko aldearekin iritsi da.
Igande honetan bigarren etapa izango da jokoan, Mouilleron-Saint-Germain eta La Roche-Sur-Yon artean (182,5 kilometro).