2018ko sanferminetako entzierroetan parte-hartzeak behera egin du aurreko urtearekin alderatuz. Bataz beste, 1.764 lagunek hartu dute parte egun bakoitzeko, iaz baino 376 gutxiago. Iruñeko Udalak 724 inkesta egin ditu entzierroen ibilbidean, eta jakinarazi dutenez parte hartu duten %27a da «ohiko korrikalaria», iaz %24a zen bitartean. Galdetutakoen arteko %43a lehen aldiz parte hartzen ari zen.
Guztira 14.110 lagun aritu dira, iaz baino 3.013 gutxiago. Hau da, %21ean jaitsi da parte hartzea. Hauen artean, %18a iruindarra da, eta beste %4 bat Nafarroako beste herrietatik iritsi da. %39a espainiar Estatuko beste herri batzuetatik etorriak dira eta %38a atzerriko beste puntu batzuetatik. Nabarmentzekoa da estatubatuarren kopurua (%19) iruindarrena baino altuagoa dela. Australiarrak %7a dira, hegoamerikarrak %3, frantziarrak %3 eta britaniarrak %2.
Adina, bestetik zerbait igo egin da. %70a 35 urtetik beherakoa da, %24a 35 eta 55 urte bitartekoa eta soilik %6a da 55 urtetik gorakoa.
Era berean, oraindik ere, gehiengoa gizonezkoak dira. Emakumeen presentzia soilik %6koa da, azken urteekin alderatuz, antzekoa. %71 lagunek lagunduta egin ohi du korrika.
Eta azkenik, korrikalariak nahiko banatuta agertzen dira ibilbide guztian zehar. Santo Domingo (%27), Udaletxe plaza/ Merkaderes (%25), Estafeta hasier (%20) eta Estafeta amaiera eta plazarako sarrera (%28).