NAIZ

Athleticen emakumezkoen taldearen aurkezpena Lezaman

Athleticeko emakumezkoen taldeak aurkezpen ofiziala egingo du astearte honetan uztailak 24, goizeko 11.30etatik aurrera Lezaman. Argazki ofiziala egin ondoren, Joseba Agirre entrenatzaileak pentsaurrekoa eskainiko du eta lehen lan saioa egingo dute.

Ainhoa Alvarez, Nekane Diez eta Marta Perea, Athleticeko jokalariak. (@AthleticClub)
Ainhoa Alvarez, Nekane Diez eta Marta Perea, Athleticeko jokalariak. (@AthleticClub)

Athletic Club taldeko emakumezko jokalariei denboraldiko lehenengo osasun azterketa egin diete Bilboko Zorrotzaurreko IMQ Klinikaren Kirol Medikuntzako Unitatean. Taldea era ofizialean aurkezteko egunaren bezperan, astearte goizean izango baita aurkezpena Lezaman.

IMQ osasun erakundeak jakinarazi duenez, talde zurigorriko 23 jokalari igaro dira osasun instalazioetatik, azterketaren bitartez, osasun egoera eta kirol errendimendua egiaztatzeko.

IMQko kirol medikuntzako espezialista Pablo Aranda medikuak azaldu duenez, «lehenik, odol laginak atera ditugu, analisi klinikoa egiteko, odol gazurraren hainbat alde biokimiko egiaztatzeko, eta ondoren, balorazio zineantropometrikoa egin dugu (pisua, altuera eta tolesturak)».

Mediku azterketak, test hauek ere barne hartu ditu: test isozinetikoa, indarra eta giltzaduren mugikortasuna neurtzeko testa, elektrokardiograma basala eta esfortzu proba. Halaber, proba hauek ere egin zaizkie jokalariei: bihotzaren eta biriken auskultazioa, lokomozio aparatuaren miaketa, gorputz osaera eta gantz portzentajea neurtzea, esfortzu proba maximoa zinta irristakorrean eta pultsu kardiakoak lortzea.

IMQko kirol kardiologoarekin elkarlanean, jokalariei atsedeneko balorazioa ere egin zaie (bihotzaren auskultazioa, biriken auskultazioa, atsedeneko elektrokardiograma eta esfortzu proba laktatoekin).

Gainera, aurten lehen aldiz, Athleticeko jokalariei oinkada ere aztertu zaie, hots, azterketa biomekanikoa egin zaie oinei. Zehazki, beheko gorputz adarrei eta oinei miaketa probak egin zaizkie, hala nola giltzaduren egonkortasun mailak, bihurdura ereduak, disimetriak zehaztu eta muskulu kateak eta jarrerak aztertu, baita oin zolako presioak eta ibileraren eta kirol keinu eta keinu teknikoa ere.