Ez dute etenik pentsiodunek eta beste astelehen batez kalera irten dira gutxieneko pentsio duinak aldarri. Donostian udaletxe aurrean hitzordua jarri eta Kontxako badiatik aurrera eraman dute euren aldarria, turistez lepo dagoen hiriburu gipuzkoarrean. «1.080 gutxieneko pentsioa» eta gizarte segurantzarako euskal sistema publikoa aldarrikatu dituzte, besteak beste.
Aste Nagusia hastear da Donostian eta haren atzetik iritsiko da Bilbokoa, pentsiodunen aldarriak oso presente izango diren Aste Nagusia. Izan ere, Bizkaiako Pentsiodunen Plataformak iragarri du jaietan zehar aldarrikatzen jarraituko dutela, protesta nagusia hilaren 20rako antolatu duten manifestazioa izango da.
Sentíos orgullosos de los #Pensionistas de #Bilbao porque nos están dando ejemplo de tenacidad, lucha y solidaridad mientras siguen concentrándose hasta conseguir unas #PensionesDignas @pensionazo_no @EraginBilbo @M15Mbizkaia @ESKsindikatua @MareaPensiones @NagusiakBizkaia pic.twitter.com/Zgt8T3NKHN
— Ecuador Etxea (@EcuadorEtxea) August 6, 2018
Espainiako pentsiodunek hango gobernuarekin egindako bileraz galdetu diote Jon Fano bozeramaileari eta honek esan du ez zutela gonbidapenik jaso. Bere esanetan «interesgarria» litzateke euskal pentsiodunek «interlokuzio zuzena izatea ministrarekin» eta baita EAEko lehendakariarekin ere, «ez baita Madrilen erantzukizuna soilik, baita Eusko Jaurlaritzarena ere gure eskariei erantzun baikorra ematea».
Lakuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak iragarritako BGAEn (EPSV gazteleraz) sustatzeari dagokionez kritiko agertu da Josele Pereda, plataformako bozeramailea hau ere, eta adierazi du «parean» izango dituztela ez dutelako onartuko «lapur gaitzaten eta engaina gaitzaten».