![Arenalean egin dute elkarretaratzea Bilboko Konpartsek. (FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/526/048/article_main_landscape/bilbo_eraso_sexistak.jpg)
Elkarretaratzea egin dute igande arratsalde honetan Arenalean bart, Bilboko Aste Nagusiaren baitan, izan diren eraso sexistak publikoki salatzeko. Bilboko Konpartsek adierazi dutenez, bi eraso eman dira jaien lehen gauean.
Gaineratu dute txosnagunetik kanpo eman direla aipatu erasoak, eta norbanakoak izan direla konpartsek bereziki sortua duten eraso sexisten aurkako komisioari jazotakoaren berri eman dietenak. Zorion Egileor pregoiak eta Saioa Dominguez txupinerak ere parte hartu dute elkarretaratzean.
Honen amaieran ohar bat irakurri dute. Bertan, eskerrak eman dizkiete erasoen berri eman dutenei, eta azaldu dute behin jasotako informazioa kontrastatuta eraso sexisten aurkako protokoloa aktibatu beharrean suertatu direla.
«Eraso sexistak emakumeon aurkako giza eskubide urraketak dira. Espazio publikoaz nahi dugun bezala gozatzea galarazten digute, bereziki jai eremuez», salatu dute. Gaineratu dute ez dutela gisa honetako gertaerarik pasatzen utziko: «Ez dugu beste aldera begiratuko. Nazka nazka eginda gaude emakumeoi eguneroko bizitzaz gozatzea galarazten diguten sexu erasoez».
«Kaleak, gaua eta jaiak gureak dira», azpimarratu dute, erasorik gabeko espazioak aldarrikatzeko segidan.
Eguerdi partean aktibatu dute Bilboko Konpartsek eraso sexisten aurkako protokoloa, eta elkarretaratzera deitu.
ADI !!!!
— Bilboko Konpartsak (@konpartsak) 19 de agosto de 2018
ADI !!!!
Erasoen kontra. Elkarrateratzea.
Gaur, Igandea 19 Domingo
Areatza Zubia / Puente del Arenal
19:30 h.
Contra las agesioneshttps://t.co/tzS1SYKzho pic.twitter.com/u2EwNY3C2b
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)