NAIZ+

Uharteko hilketa matxistak sareak piztu ditu

Uharteko emakume baten heriotza hilketa matxista delakoan ikertzen ari diren bitartean sare sozialak salaketaren bozgorailu bihurtzen ari dira. 

«Matxismoak hiltzen gaitu» aldarria. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
«Matxismoak hiltzen gaitu» aldarria. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

Astelehenean hil zen 38 urteko Uharteko emakumea Nafarroako Ospitalean. Larunbatean eraman zuten bertara, haren senarraren arabera «dutxan erori eta buruan jasotako kolpearengatik, konortea galdu» ostean. Gorputzean baina kolpearekin harremanik ez zuten zenbait zauri antzeman zizkioten emakumeari eta indarkeria matxista kasu bat izan zitekeela susmatuta abiatu zuten ikerketa. Galdeketa egin zieten bai senarrari, baita bikotearekin bizi den eta gertatutakoren lekuko izan zen gizonaren amari ere. Gizona atxilotu eta bermerik gabe kartzelan sartzeko agindua eman zuen atzo Agoizko auzitegiak.

Drama hau salatzeko bozgorailu bihurtu dituzte sareak euskal herritarrek.

Salaketaz gainera, heriotza salatzeko prestatutako elkarretaratzetan parte hartzeko deia egin dute hainbatek.