GARA

Atutxa eta Vicente finalera begira arituko dira bihar eguerdian, Urdulizen

Bihar, larunbata, 12.00etan, Urrezko Aizkolarien Txapelketako 5. jardunaldia jokatuko da; bertan Aitzol Atutxa eta Iker Vicente neurtuko dira Urdulizen.

Bihar, larunbata, 12.00etan, Urrezko Aizkolarien Txapelketako 5. jardunaldia jokatuko da; bertan Aitzol Atutxa eta Iker Vicente neurtuko dira. Neurketa aski interesgarria, bien maila kontuan izaten bada. Azken-aurreko jardunaldia da eta finalerako faboritoek ikuskizun ederra emango dute.

Sailkapen orokorra une honetan honela dago: Iker Vicentek, bi neurketa jokatuta, 4 puntu metatu ditu. Mikel Larrañagak beste bi jokatu ditu eta 3 puntu bildu. Ugaitz Mugerzak, lesioagatik orain Jon Rekondok ordezkatuz, hiru jardunaldi jokatuta, hiru puntu ditu eta, Aitzol Atutxa, jardunaldi bat burutu ondoren, 2 punturen jabe da. Azken ekitaldia Atutxak eta Larrañagak jokatuko dute hil honen 15ean Leioan. Finala Basaurin jokatuk da, urriaren 12an.

Alkizan jaialdi erraldoia

Bihar ere, 23.00etan, sekulako kirol jaialdia izango da urteroko usadioari jarraituz. Aizkolariak bikoteka ariko dira: Atutxa eta Larrañaga, Xabier Orbegozo “Arria V.a” eta Otaegi, eta Vicente eta Saralegi lehengusuak. Aizkolari bakoitzak kana-erdiko pago enborra ahalik eta azkarren ebakitzen saiatu beharko du. Bigarren saioan, bikote bakoitzak 80 ontzako enbor handia txanda librean ebaki beharko du eta hirugarren proba, 10 enbor (neurria zehazteke dago) txanda librean moztea.

Izeta IV.a, Izeta V.a eta Urra ere arituko dira harri jasotzen.