Uztailean Tourra bezala, asteazkenean Vuelta iritsiko da Euskal Herrira. 157 kilometroko etapa izango da Getxo eta Oizko gainaren artean. Webgunean etapa bakoitzaren inguruko zehaztapenak jaso ditu txirrindularitza proba honen antolakuntzak eta badirudi euskal herrien izenei ez diela behar bezain txukun begiratu.
MungÍa: Azalpen bideoan ikus daiteke leku izen gehienak honen forma ofizialean jaso dituztela. Ez, ordea, Mungia. Zentzu askorik gabe gehitu diote honi azentu-marka. Izen ofizialean ez du halakorik, noski, eta gazteleraz irakurtzeko moduan idazten hasita ere 'u' bat behar luke.
GUerniCa: Begitara mina ematen duen hurrengoa Gernikaren izendatzea da. Bideoan modu horretan ageri den arren, etaparen profilean eta ordukako iragarpenean zuzendu dute eta Gernika ageri da (izen ofiziala Gernika-Lumo da).
Simón - Bolívar. Gaztelerara eraman nahitik harago, eta gehien harritu gaituena, halere, Ziortza-Bolibar udalerriaren berrizendapena da. Ezaguna da Simon Bolivar 'askatzailea'-ren familiak bertan zuela jatorria baina Vueltako ordukako igarotzeen inguruko azalpenean diote lasterketa 17.06 eta 17.32 artean Simón-Bolívar izeneko herri batetik pasako dela...
Mapari ahal dela ez iezaiozue begiratu, topatuko baitituzue bestela 'Lequeitio' edo 'Achondo'.
Herrien izendapenak harridura sortu du zale batzuengan:
Pero lo mejor de todo es que en el kilómetro 143,6 pasarán por una población denominada SIMÓN - BOLÍVAR (sic). Se refieren al municipio Ziortza-Bolibar, de donde, por cierto, provenía la familia de Simón Bolívar
— Mikel Domínguez (@mikeldominguez) 2018(e)ko irailaren 9(a)
LOL #LaVuelta18 pic.twitter.com/NprYPq3R42
Aldarrikapen eguna izango da asteazkenekoa Vueltaren iritsiera dela eta eta pentsatzekoa da zaleek errespetu gehiago izango dutela lasterketarekiko, honen antolakuntzak euskara eta Euskal Herriarekiko baino.