NAIZ+

«Maite zaitudalako sortzen dut», Black is Beltza

Donostiako Paseo Berrian aurki daitekeen esaldia.
Donostiako Paseo Berrian aurki daitekeen esaldia.

Donostiako Paseo Berrian aurki daitekeen esaldia da honakoa. Fermin Muguruzaren animaziozko filmari ohore egin nahi diote, Malcom X giza eskubideen aldeko aktibistaren irudiarekin batera, idatzitako hitzek.

Facebooken aurkitu dugu argazkia Aitor Iberok partekatua.

Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen Fermin Muguruzak ‘Black is beltza’ animaziozko filma. Filmaren jatorria Fermin Muguruzak egunkarian irakurritako albiste batean kokatzen da. 1965eko urrian, Iruñeko erraldoien konpartsak kalejira egin zuen New Yorkeko Bosgarren Etorbidean, baina erraldoi beltzek ezin izan zuten desfilea egin, arrazakeriaren ondorioz.

Erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex gaztearen historia azaltzen du filmak. Haren begiradaren bitartez, 60ko hamarkadan gizartea irauli zuten hainbat gertakari aurkeztuko zaizkio ikusleari: Malcolm X-en heriotza, Pantera Beltzak, Kubako iraultzailea