Astelehenean hasiko da Bilbon Iñigo Cabacasen heriotzaren harira epaituko dituzte sei ertzainen aurkako auzia. LAB sindikatuak, «epaiketaren inguruan sortu den dinamikarekin bat eginez, langile guztiei beraien elkartasuna adierazi dezaten» eskatu diete.
Igandean, 19,00etan elkarretaratzea egingo dutea Albia lorategian eta ondoren, 20.00etatik aurrera, gaubela abiatuko da. Urriaren 15ean, epaiketa hasiko den egunean hain zuzen ere, 08:00etatik aurrera elkartuko dira Albia lorategietan bertan, eguerdira bitarte. «Behin baino gehiagotan esan dugun bezala, Iñigo Cabacas BBVAko langilea zen hil zuten momentuan. Aldi baterako kontratua zuen Gran Via 12ko bulegoan kutxako lana egiteko eta gainera, aurretik ere beste bulego batzuetan lan egiteko kontratatua izana zen. LABek urte hauetan salatu izan duen bezala, ardura penal eta politikoak eskatzen ditugu», adierazi dute ohar baten bidez.
Era berean, «elkartasunik beroena» adierazi diote familia eta lagunei. «Haiek adierazi bezala, lau dira ezinbeste bete behar diren printzipioak epaiketa honetan: Gertatutakoaren egiaren aitortza. Justizia erantzuleek inolako pribilegiorik gabe egindako kalteagatik erantzun dezaten, kaltetutako familiari kalteordaina eta berriro ez errepikatzeko bermea».
Horretarako, «ezinbestean, gaur egungo polizia ereduarekin amaitu» beharra dagoela defendatu du LAB sindikatuak.