‘Batu indarrak, urrutira goaz. Construyamos soberanía sobre nuestros cuerpos y territorios’ lelopean, Nazioarteko Topaketa egingo da bihartik aurrera Bilbon, Emakumeen Mundu Martxak antolatuta.
Datorren igandera arte luzatuko dira topaketak, eta astean zehar hainbat ekitaldi eta ekimen izango dira; nagusia, datorren larunbatean, hilaren 27an, Areatzako pasealekuan egingo den Feministon Herria ekimena.
EH Bilduren arabera, Euskal Herriko mugimendu feminista «urte askoan ari da erakusten artikulatua dagoela, indartsua dela, mobilizatzeko gaitasun handia daukala eta beste mugimendu sozial batzuekin aliantzak osatzeko gai dela; horrenbestez, ez da harritzekoa topaketa hau hemen egitea».
Koalizio soberanistak, feminismoa ardatzetako bat duela eta Emakumeen Mundu Martxaren printzipioekin bat eginik», aipatu topaketetan parte hartzeko deia luzatu du. «Beharrezkoa da aldaketa politikoa, ekonomikoa eta soziala; beharrezkoa da beste jendarte eredu bat eraikitzea, hau da, Euskal Herria feminista», aldarrikatu du EH Bilduk prentsa ohar batean.
Emakumeen Mundu Martxako Nazioarteko Topaketan eizango diren mobilizazio feministetan parte hartzeko deia egin dugu [WEB] https://t.co/sFwNR477S7 pic.twitter.com/w3iDhPmIuu
— EH Bildu (@ehbildu) October 21, 2018