
Elorrioko erdigunean dagoen taberna batean kamera bat aurkitu dute bigarrenez emakumeen komunean.
Sare sozialetatik zabaldutako bideo batean salatu dute eraso sexista eta egilea auzipetua dagoela baieztatu dute. Bideoan diotenez, herriko erdigunean kokatzen den tabernak erasoa eteteko eta salatzeko pausoa eman du, izan ere uztailean aurkitu zuen lehen kamera, eta orain egun gutxi, bigarrena. Informazioaren arabera, Elorrioko gizon bat da auzipetutakoa.
Erasoa salatzeaz gainera, Elorrioko emakumeei elkartasuna erakusteko eta erasoa gaitzesteko, elkarretaratzea deitu dute bideoan. Ostegunean izango da hitzordua, 19.00etan herriko plazan. «Elorrioko emakume guztion aurkako eraso argia da, eta erantzuna ere kolektiboa izango da», esan dute mezuan.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
