![FARC alderdi politikoko buruzagi Rodrigo Londoño, “Timo”. (Raul ARBOLEDA/AFP)](/media/asset_publics/resources/000/554/507/article_main_landscape/timochenko.jpg)
FARC alderdi politikoko buruzagi Rodrigo Londoño “Timo”-k bake akordioak sinatu zireneko bigarren urteurrenaren karietara egindako adierazpenean, prozesuaren egoera korapilatsua aipatzeaz gain, hitzeman zuen «armetara sekula ez» direla bueltatuko, «borrokarako bide eraginkorragoak badirela» zeharo sinistuta daudelako.
Mende erdi pasa iraun zuen gatazka odoltsuari bukaera eman zion akordioa, Londoñoren aburuz, ez zen izan «insurgentziaren kapitulazioa edo hamarkadetan borrokatu genuen legeriaren aurrean amore ematea». Aitzitik, «egiazko bake itun bat» dela azpimarratu zuen, «Estatuak iragana atzean uzteko onartu zituen eraldaketa instituzional, ekonomiko, sozial eta kulturalen multzoa».
Bere hitzaldian, urteurren hau odoleztatuta datorrela esan zuen, ia 80 gerrillari ohi eta gizarte zibileko lider hil dituztela gogoratuz. Bestalde, kartzelan dauden ia 400 presoen egoera aipatu zuen eta bereziki AEBek estraditatzeko eskatu duten Jesus Santrich negoziatzaile ohia nabarmendu zuen.
Gerrillaren gehiengo handi batek armak utzi bazituen ere, narkotrafikoak eta meatzaritza ilegalak elikaturiko disidentzia arrastoak gelditu ziren, eta bi urte geroago handitzen ari dira.
Jaurlaritza eta NBE, eskuz esku
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Nazio Batuen Erakundea lagunduko du Kolonbiako bake prozesua sendotzeko lanetan. Bi aldeek sinatutako hitzarmen batean jasotakoaren arabera, elkarrizketa politikoa, gizarte zibilaren parte hartzea eta giza eskubideen ekintzaile eta herri mugimenduetako liderren babesa bultzatzeko neurriak hartuko dira.
Hitzarmen hori Lakuaren Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Planaren baitakoa da, bertan aitortua baitator gatazken konponbidean nazioarteko erakundeekin elkarlanean aritzeko aukera. Jaurlaritzak emandako datuen arabera, aurten 59. 000 euro bideratuko dira horretara.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)