Haurtzaroko sexu abusuez aritu zen atzo 'Ur handitan' saioa. Bost lekukotzei ahotsa emanez itzuli da pantailara ETBko saioa.
Adin txikikoak zirenean sexu abusuak pairatu zituzten zenbait biktimen testigantzak bildu zituen Xabier Madariagak eta pantailaren aurrean sufritutako infernua azaleratu zuten.
Gogorra izan zen saioa. Datuak ere zabaldu zituen eta sexu abusuak bost haurretatik batek pairatzen dituela ekarri zuten gogora. Halaxe diote bederen gaia lantzen duten elkarteek. Erasotzailea gertuko pertsona bat izan ohi dela ere nabarmendu zuten.
Zeresana eman du saioak eta Twitterren zenbait mezu ikusi ditugu saioak eraginda.
7 mutilletik eta 4 neskatik batek sexu abusuak jasan ditu umetan. Datua ikaragarria da eta ez dago ezikusiarena egiterik. #UrHanditan
— Xabier Astiz (@XabierAstiz) 2018(e)ko azaroaren 27(a)
#UrHanditan testigantza latzei aurpegia jartzen diogunean hauek errealagoak egiten dira. Milesker bizipen gogor horiek gurekin konpartitzeagatik. Harren kontrako abusu sexualari denok batera egingo diogu aurre, ez dago beste modurik @asociagaraitza
— iratxe urizar (@iraurizar) 2018(e)ko azaroaren 27(a)
#UrHanditan bi aldiz egiten zaituzte biktima: Abusatua zarenean lehenbizi eta kontatzen duzunean eta ez zarenean sinistua bigarrenik
— iratxe urizar (@iraurizar) 2018(e)ko azaroaren 27(a)
Mila esker aurpegia Eman duzuen guztiei#urhanditan
— ɐᴉɹɹɐɥәɹɹә@ 落 (@erreharria) 2018(e)ko azaroaren 27(a)
5 pertsonetatik batek jasaten badau, gure inguruan gertatzen da... Zelako gogorra...#urhanditan
— GARA ♥ (@gaaraazip23) 2018(e)ko azaroaren 27(a)
Oso gai gogorra... Pentsatze hutsak amorrua, haserrea, mina, etab sentiarazten dizkit. Bada, zer sentituko dute hori sufritu dutenek... #sexuabusuak #askida #urhanditan https://t.co/HJYqsGfM11 https://t.co/F3Adw6vUav
— Eneritxi (@Eneritxi) 2018(e)ko azaroaren 27(a)
"Mina", "zikina", "ustela"... hitz hauek gaurko protagonisten kontakizunetan entzuten direnean, hotzikara sentitzen da. #urhanditan
— Xabier Madariaga Idirin (@XMadariagaI) 2018(e)ko azaroaren 27(a)
Berebiziko garrantzia dauka gaurko programa horrelako egoerak isilpean ez geratzeko. Zorionak #urhanditan https://t.co/D6IxKmIqWj
— Save the Children Euskadi (@SaveChildrenEus) 2018(e)ko azaroaren 27(a)
Munduko zortzi herrialdetan zortzi erreportaje grabatu zituen Baleuko ekoizpen etxeak Ur handitan atzerrian saiorako. Irailean eta urrian eman zituen ETBk eta atzo Euskal Herriko gaiei eta lekukotzei heldu zien berriz.