Bizkaiko Lurralde Auzitegiak Iñigo Cabacas gaztearen heriotzaren inguruko epaia atera orduko, sare sozialak salaketa eta sentipen ugariren aterki bihurtu ziren.
Epaiarekiko desadostasuna nagusi izan da sarean. Haserre, oso haserre mintzatu dira asko polizien «zigorgabetasuna» eta justiziaren independentzia eza salatuz.
Herenegun, hiltzea gaizki egon zela esatea eta bizikidetzari buruzko kontu guztiak hondakin ustel bihurtu dituzue gaur, #Cabacas auziko epaiarekin. Hau da gure haurrek ikasiko dutena: poliziak edozer egiteko eta edonor hiltzeko inpunitate osoa dauka. Animo Fina eta Manu! pic.twitter.com/U9G8oSIoTg
— Gari Berasaluze (@kalaportu) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
Espero genuena, ez da justizia egin Cabacas familiarekin.
— David Lopategi #ahobizi (@DLopategi) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
Beste behin boteretsuen alde egin dau epaile batek.
Zuena da sistema, boterea eta biolentzia....baina ez gaituzue isilduko: #JustiziaInigorentzat
Cabacas auziak argi erakusten du gauza bat: boterearen indar monopolioa eta zigorgabetasuna.
— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda (@Drazmihailovitx) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
Justiziaren independentzia, zibismoa, legea... indar korrelazio baten isla dira. Eta galtzen gabiltza, aspaldidanik.
Ez det #cabacas auziari buruzko nere iritzia idatzi nahi, haiek baina zigor handiagoa jaso dezaket. pic.twitter.com/05nfFZBgql
— Batix Ezeiza (@Batisezeiza) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
▪ Ertzaina bazara eta Iñigo Cabacas pilotakada batez hiltzen baduzu, «justiziak» absolbituko zaitu.
— txalaparta • (@txalapartatik) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
▪ Altsasukoa bazara eta taberna batean guardia zibil batekin liskarra baduzu, «terrorismoa» eta 30 urteko zigorra.#justiziaIñigorentzat
Besarkada handia Manu eta Finari
Ez al da kasualitate handiegia #Cabacas auzian deshabilitatu duten bakarra erretiroa hartuta egotea? Lotsagarria ! Betikoak, betiko gauzak egiten !
— Unai Ugartemendia (@ugarzu) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
2018/11/29 egun beltza, inpunitatearen eguna. #Naparra #Cabacas
— Aitor Lopez (@aitlpz) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
Justizia, injustizia denean.#IñigoCabacasJustizia #iñigocabacas
— AEzki (@aezkiaga) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
https://t.co/BO6xfupQny
Manu Cabacas eta Fina Liceranzu, Iñigoren gurasoak, bereziki gogoan izan zituzten askok eta haiekiko elkartasun mezu anitz idatzi zituzten.
Guzti hauetatik oso gauza gutxi, daude debekatuta gure Estatu honetan.
— Fantomastxiki (@fantomastxiki) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
Moxu bat, bihotzez, Manu eta Fina.
Min eta negar, eta ezinegonetik.
Maite zaituegu. Bihotzez. #Cabacas
Zoritxarrez hau espero genuen arren, ezin amorrua eta inpotentzia sentitzeari utzi. Animoak familiarentzat. Manu, Fina, zuekin gaude. Duintasuna zarete https://t.co/wJhHc1xb73
— Oihana Bartra (@OihanaBartra) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
"Eragindako min injustua, hiltzea gaizki egon zen, zoru etikoa..." Hitz faltsuen benetako neurria ikusi dugu gaur berriro. Besarkada samurrena Fina eta Manuri. #Cabacas https://t.co/jvBsZDkFVT
— Maribi Ugarteburu (@mugarteburu) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
Bihar #Cabacas auzian gertatutako amorruz hausnartuko dut baina orain buruan soilik Fina eta Manu ditut gogoan. Aurrean eduki nahiko nituzke besarkada bat eman eta beraien mina konpartitzeko #JustiziaIñigorentzat
— AitziberIbaibarriaga (@AitziIbaiba) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
Epaiaren aurrean artikulatu beharreko erantzuna ere izan zuten hizpide beste askok.
Gaurko #Cabacas auziari eman zaion epaileen erantzuna ikusita, nere buruari galdezka ari natzaio: Zer demontre gertatu beharko litzateke ene Euskal Herria maitean langile guztiok elkartu eta greba orokor bat antolatzeko, botereei argi erakutsiz, ezin dutela nahi dutena egin?
— eurihori #ahobizi (@eurihori) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
Zenbait aurpegi ezagunek ere euren kontrakotasuna erakutsi diote epaiari. Hala nola EiTB ‘360º’ saioko aurkezle eta zuzendari Eider Hurtadok edo Mikel San Jose futbolariak.
'Cabacas' auziaren epaia: Bi urteko zigorra, Ertzaintzaren ofizialetako bati | Ez dago eskubiderik, ez da justiziarik ezta hitzik hau azaltzeko https://t.co/EIyLRndS2a
— Eider Hurtado (@EiderHurtado) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
EZ ZEN HIL, HIL ZUTEN. Eta gainera doan aterako zaie.
— Mikel San José (@mikelsanjo6) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
Besarkadarik handiena Fina eta Manu, injustiziaren aurrean elkartasuna da bidea. Ez dugu ahaztuko. #amorrua #InigoCabacasJustizia pic.twitter.com/Zy80OTggkJ
Euskal Herria, 2019ko azaroak 29:
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
Celes Álvarez joan zaigu gaur, 38 urte eta gero semea, Naparra, non dagoen jakin gabe.
Gaurko egunez hil zen Sara Fernandez Valdemorora bidean.
Bizkaiko Auzitegiak erabaki du Iñigo Cabacas hiltzea doan ateratzen dela.
Zoru etikoa? pic.twitter.com/ncBXihrBaP