GARA
BARAKALDO

Protesta eguna dute Trueba institutuko guraso eta ikasleek

Barakaldoko Trueba institutuko ikasleek «mobilizazio pedagogikoaren eguna» dute gaur, eta seme-alabak Bilboko Artazu Goikoa ikastetxera ez eramatea eskatu du Guraso eta Ikasleen Elkarteak.

Barakaldoko Trueba institutuko ikasleek «mobilizazio pedagogikoaren eguna» dute gaur, eta seme-alabak Bilboko Artazu Goikoa ikastetxera ez eramatea eskatu du Guraso eta Ikasleen Elkarteak. Eraikinean «egiturazko gabeziak» antzeman ostean, Trueba institutua eraisteko asmoa agertu du Hezkuntza Sailak, eta ikasleak behin-behinean Bilboko institutu batera bideratzea erabaki.

Gurasoek, baina, Bilbora beharrean Barakaldoko La Milagrosa eskolara eraman ditzatela eskatzen dute, eta galdegin dute haurrak ez eramatea Artazu Goikora gaur, lekualdatzearen lehen egunean. Berebat, elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, 12.00etatik aurrera.