NAIZ+

Diasporaren gutun lehiaketa

Euskaltzaleok eta Laurak bat, Valentziako Euskal Etxeek  Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa antolatu dute seigarrenez.

 
 (Thinkstock)
(Thinkstock)

Valentziako Euskal Etxeen lehentasunenetako bat euskara hizkuntzaren sustapena eta zabalpen lanean eragitea da. Horretarako, bertan euskara ikasten duten ikasleen motibazioa bultzatu nahian, eta beste aldetik munduko euskal komunitateari begira, seigarrenez antolatu dute  Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa.

Lehiaketan parte hartzeko euskaraz idatzitako gutun bat igorri behar da, edozein euskalkitan idatzi daiteke, eta asko jota gutunak bi orrialde izan behar ditu. Gaia, baina, librea da.

Txapelketak bi kategoria ditu. Batetik, euskara ikasten ari diren pertsona horientzat eta bestetik, euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat.

Epaimahaia Valentzian euskal kulturaren ordezkariak diren pertsonek osatuko dute. Zehazki, Euskaltzaleok Euskal Etxea eta Laurak Bat Centro Vasco Navarroen partaideez osatuta egongo da. Saria, ostera, euskarazko liburu eta ikus-entzunezko material-sorta bat izango da, bi kategorietan.

Idazlanak gurelehiaketak@gmail.com posta elektronikora bidali behar dira eta gaian: “Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa” jarri beharko da. Lanak posta bidez bidali daitezke ere. Hurrengo helbidetara: Laurak Bat (C/ Peu de la Creu 8, 46001 València) eta Racó de la Corbella (C/ Maldonado 46, Baixos 46001, València).  Mezuan, kategoria, izen abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira baita ere.

Aurkezteko epea 2019ko Urtarrilaren 20an amaituko da.