Donostiako Aldamar kalean dagoen Rekalde tabernak pertsiana betiko jaitsi du. Halabeharrez itxi du taberna Agus Rodriguez arduradunak, eraikinaren jabeak eraikina saldu ostean, bertako bizilagunak kanporatu eta taberna itxi behar izan du-eta.
Taberna kuttuna da donostiar eta donostiar ez diren bisitari askorentzat eta penaz, baino ekitaldiz beteriko egitarau batekin esan diote agur tabernari. Igandean itxi zen taberna betiko, eta kantuan, dantzan, bertsotan eta barrez eta negarrez itxi zuten.
Todo está cambiado en la Parte Vieja de Donostia San Sebastián, se pierde lo auténtico. @rekaldeko Rekalde Taberna #AgurRekalde.
— El Rincón de Donosti (@HiperlocalSnSn) 2018(e)ko abenduaren 30(a)
-
Lienzo @HiperlocalSnSn pic.twitter.com/qainOZJ9b4
Eskerrik asko #rekalde taberna, Donostira etortzen garenian etxekoen moduan hartzeagatik. Eskerrik asko eta laster arte @rekaldeko
— eneko galdos (@galdos_e) 2018(e)ko abenduaren 30(a)
Gaur Rekalde taberna itxiko dute; espekulatzaileek turismora bideratuko dute eraikina. Arimarik gabeko #Donostia.k jarraitzen du espazioa irabazten, egunero-egunero, isilik, donostiar askoren atsekabearen eta gutxi batzuen negozio nahi ase-ezinaren erdian https://t.co/RDvjm2OYW2
— Ander Usabiaga (@AnderGurusa) 2018(e)ko abenduaren 30(a)
Aurten itxiko da betiko Donostiako Aldamar kaleko Rekalde taberna, non Agus Rodriguezek babesa eman ohi dion inguruko jarrera kritiko orori.https://t.co/KCqNgoD0wq
— Fito Rodriguez (@fitobornaetxea) 2018(e)ko abenduaren 29(a)
Rekalderi gertatutako ez da gertaera isolatu bat. Eraikuntza enpresak Donostiako zenbait auzoen jaun eta jabe bihurtzen ari dira eta halako taberna eta bizilagunak traba dira euren interes handietarako.
Rekaldek ez du isilpean itxi nahi izan, eta ‘Rekaldeko historiak’ egitasmoaren bidez taberna honetako istorioak zabaldu dituzte azken asteotan. Jabeak, Agus Rodriguezek, beste hainbat lagunekin batera, bideo sorta egin eta sare sozialen bidez zabaldu dute. Eneko Olasagasti gidoigile eta zuzendaria izan du ere lagun.
Plazaratutako lehen bideoan, Agus Rodriguez ageri zen kamerari begira eta tabernarekin aurrera jarraitzerik izango ez zuela jabetu zen unea azaltzen du. Beste bidoetan Aldamar kaleko zenbait bizilagun edo Danele Sarriugarte idazlea ikusi zitezkeen tabernaren itxieraz mintzatzen.
Orain, taberna itxita. Herritarrak animatu nahi ditu Rodriguezek, urteetan zehar tabernan izandako bizipenak gogora ekarri eta partekatzeko.