NAIZ+

Non hasi eta non bukatzen den ez dakien herria

Korrikaren ibilbidea mapa baten gainean kokatu baino, atzealde zuri baten gainean marraztu zuen ‘El Correo’ egunkariak. @Unaimy Twitter erabiltzaileak eztabaida piztu du sarean.

@Unaimy erabiltzaileak Twitterrera igotako argazkia.
@Unaimy erabiltzaileak Twitterrera igotako argazkia.

Joan den astean Korrikak 21. edizioaren ibilbidearen xehetasunak aurkeztu zituen eta haiek jaso zituzten Euskal Herriko komunikabide gehienek. Haatik, sare sozialetan atentzioa eman du ‘El Correo’ egunkariak gaiari eskainitako infografia.

Bertan, egunez egun euskararen aldeko lasterketak egiten duen ibilbidea jasotzen du, baina, mapa baten gainean egin beharrean, atzealde zuri baten gainean marraztu du ibilbidea.

Infografiari argazkia atera eta Twitterrera igo du Unaimy erabiltzaileak. «Muga guztiak kendu dituzte El Correo Españolekoek Euskal Herria ez ikustarazteko», dio mezuan. Eztabaida eragin du txioak.

Erabilitako toponimiak ere zeresana eman du.