naiz

Ondarroako Arta puntako oroigarri frankista bota dute

36ko gerran Baleares gerra ontzi frankistan hil ziren ondarroarren omenez eraikitako monumentua bota egin dute, sare sozialen bitartez zabaldu duten bideo batek erakusten duenez. Berriro eraikiko ez duela jakinarazi du Udalak. 

Ondarroako Arta Puntan, 1958an, eraiki zuen oroigarrihau Udal frankistak, Diputazioaren laguntzaz. Bertan, «A los ondarreses que heroicamente dieron su vida por Dios y por España en el crucero Baleares» irakur zitekeen, 36ko gerran Balerares gerra ontzi frankistan hildako ondarrutarran izenak gogora ekarriz.

Turrune hedabideak jakinarazi duenez, Lakuak Ondarroako Udalari idatzi bat zuzendu zion monumentua kentzeko eskatuz, memoria historikoaren legea betetzen ez zuela defendatuz.

Ez dute berriro eraikiko 

Ohar baten bitartez, Ondarroako Udalak jakinarazi du ez dutela monumentua berriro eraikiko eta gogoratu dute, memoria historikoa betetzen ez zuenez, hainbat eragilerekin lanean ari zirela, hura bota eta bertan memoria gune bat eraikitzeko.

Ikurra dagoeneko bota dutenez, herritarrekin erabaki nahi dute orain zer jarri. Itsasoan hil diren herritar guztien omenez beste oroigarri bat eraikitzea da Udalaren proposamena.

«Ondarroa bezalako arrantzale herri batek beharrezkoa duelako halako oroigarri bat, eta euren senitarteko bat itsasoan galdu duten familiek ere merezi dutelako halako leku bat», azaldu dute.