Euskal presoen eskubideen alde 86.000 lagun inguruk hartu zituzten larunbatean Baiona eta Bilboko kaleak. Zehazki, 9.000 herritar bildu ziren Baionako karriketan eta 76.000 inguru, Bizkaiko hiriburuan.
Aldarri bera izan zuten bi manifestazioek eta «sufrimenduarekin amaitu eta elkarbizitzarako espazioak» aldarrikatuko zituzten Bilbon zein Baionan.
Asmo berdinarekin abiatu zuten ibilbidea bi martxek eta abesti berdinarekin itxi zuten mobilizazioa, izan ere, bildutako jendetzak Mikel Laboaren 'Txoria txori kantatzen amaitu zuen bai Baionan, eta baita Bilbon ere.
Bi manifestaldietako une hunkigarriena izan zen hori eta asko eta askok mementoa betikotu nahian hura filmatu eta partekatu dute sare sozialetan.
Bilbon Ines Osinaga (Gose), Onintza Rojas (Koban) eta Josune Arakistain (Huntza) trikitilariak izan ziren Udaletxeko eskaileretan "Txoria Txori" abestia joz.
Baionan ostera, Amaia Riouspeyrouse, Patxi Amulet eta Xabi Etxeberri izan ziren oholtza gainean.
Bukaerako ekitaldian Txoria Txori kantua berriz hartu dute Amaia Riouspeyrouse, Patxi Amulet eta Xabi Etxeberrik. 9000 pertsona ziren Baionan gaur. @BakeBidea @Anaizfunosas1 #OrainPresoak pic.twitter.com/V2qc2ezW6i
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) 2019(e)ko urtarrilaren 12(a)
Manifestazioa abiatu aurretik, horrela iragartzen zuen Sarek zein izango ziren Bilbon arituko ziren trikitilariak.
Gaur Manifestazioa itxiko duen ekitaldian 3 trikitilarik elkarrekin joko dute Mikel Laboaren "Txoria txori"
— Sare #OrainPresoak (@sare_herritarra) 2019(e)ko urtarrilaren 12(a)
Hauek dira:
Onintza Rojas
Josune Arakistain
Ines Osinaga pic.twitter.com/GHmxAZIDop