Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztu zuten atzo 'La marcha de (San) Sebastian' laburmetraia. Galipot zinemaren ekoizpena da, Manuel Aguilarrek zuzendu du eta berea da gidoia ere, Ivan V. Jimenez da argazki zuzendaria eta Asier Burgaletak egin du muntaketa.
Jendez lepo egon zen antzokia lanaren aurkezpenerako eta bi emanaldi eskaini behar izan zituzten sortu zuen ikusminagatik. Sarean ere ezenteko abiada hartu duela dirudi, 21.00ak aldean sareratu zuten eta gaur eguerdian 18.000tik gora ikustaldi zituen dagoeneko.
Hona egileek eurek laburmetraia aukezteko idatzitakoa: «Sebastian eta Claire bikotea Donostian egun batzuk igarotzen ari diren turistak dira. Alde Zaharretik paseoan, Sarriegiren estatua ukitu eta mundu musikal batean murgilduko dira, hiriko jai handiaren benetako protagonistak bilakatuz, Danborradako protagonistak».
Hemen ikus dezakezue lan laburra osorik:
La Marcha de (San) Sebastian from Galipot Zinema on Vimeo.
Galipot Zinemak ekoitzi du:
Gidoia eta Zuzendaritza: Manuel Aguilar
Argazki Zuzendaritza: Ivan V Jimenez
Muntaketa: Asier Burgaleta
Arte Zuzendaritza: Natalie Hickey
Ekoizpen Buruak: Maria Villoch, Haizea Urkiola, Itsaso Bon
Aktoreak: Fernando Ruiz, Teresa Alzuru
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)