Realeko eta Athleticeko jokalariek Anoetako estadioan jokatu zuten atzo derbia. 21.234 herritar izan ziren norgehiagokaren testigu eta zaleak pozik eta gustura irten ziren Anoetatik, bi taldeek bina egin ostean.
Hasiera batean, talde zuri-gorriak bi goleko abantaila eskuratu bazuen ere, txuri-urdinek Iberdrola Ligako 20. jardunaldiko partida berdintzea lortu zuten.
Harmailetan bizitako giroa sekulakoa izan zela nabarmendu zuten komunikabide gehienek, nesken partidetan biltzen den ikusle kopurua ere gorantz doala adieraziz. Haatik, dena ez zen urre izan harmailetan.
Olatz Salvador kantautore donostiarrak Anoetan bizitakoak jaso ditu Twitterren, futbol zelaietan ohikoegiak diren «egoera matxista, arrazista eta homofoboen adibide» gisa.
Abeslariak azaltzen duenez, lagunekin bertaratu zen Anoetara, partidaz gozatzeko asmoz. Haien atzean ordea, marmar batean zegoen gizon bat eseri zen.
Zelai jokoan gertatzen ari zena ez zela «ez futbola eta ezta emakumezkoena ere» zioen gizonak. Salvador eta bere lagunek kargu hartu eta errespetua galdegin zioten, gizonak, ostera, asaldatuta burla egiten jarraitu zuen, umeez inguratutako harmaila batean. Partida osoa igaro zuen zelaian ziren futbolarien aurkako komentario iraingarriak botaz, bai eta emakumezkoen futbolari buruz.
Salvadorrek Twitterreko hari batean jaso du egoera guztia. Hemen duzue ikusgai.
Gure atzean gizonezko bat eseri da, marmarka. Bera bazkide dela eta lekua kendu diotela erreibindikatzen hasi da, oihuka eta modu txarrean. Ordura arte lasai geunden partidua ikusten, baina marmarrek ez ziguten arreta mantentzen uzten.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) 2019(e)ko otsailaren 10(a)
"Ni que os hubiera llamado lesbianas" (irain larria) eta "venga, mirad jugar a vuestras amiguitas", erantzun digu. Gure inguruan haur asko zeuden bera esaten ari zen guztia entzuten. Ez dut imaginatu nahi zein balore mota ikasten dituzten futbol partidu batera doazen bakoitzean.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) 2019(e)ko otsailaren 10(a)
Amorrua gorputzean genuela, futbol partida ikusten jarraitzen saiatu gara, berak esaten zuenari jaramonik ez egiten saiatuz. Partidu guztian zehar, komentario iraingarriak egin ditu futbolariei buruz eta, oro har, emakumezkoen futbolari buruz.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) 2019(e)ko otsailaren 10(a)
Amaiera aldera, gure partidarekiko keinu eta oihuak mespretxuz imitatzen ari zela, lagun batek kargu hartu dio. Honen aurrean, jarrera guztiz oldarkorrarekin, guri oihuka hasi da berriz.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) 2019(e)ko otsailaren 10(a)
Beste pertsona bat sartu da oihu guztien artean, "pídele perdón, boba", behin eta berriz oihukatuz. Oso aztoratuta zeuden eta guk errespetua eskatzean, "que no te he insultado, gilipollas" bezalako erantzun oximoronikoak botatzen zituen.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) 2019(e)ko otsailaren 10(a)
Anoetara joateari utzi nion, besteak beste, bertaratzen nintzenean entzun behar nituen irain matxista, arrazista, homofobo eta nazkagarri guztiengatik. Nesken partidu bat ez bazen, ez nintzela bueltatuko agindu nion nire buruari. Baina hau ez nuen espero.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) 2019(e)ko otsailaren 10(a)
Gaur bizitakoak erakutsi dit zenbat lan dagoen egiteko, zein garrantzitsua den oraindik esna egon eta erasoen aurrean isilik ez geratzea. Gorputz txarrarekin geratu gara eta amorrua sentitu dugu, baina jarrera mota guzti hauek ONARTEZINAK DIRA. Nahikoa da.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) 2019(e)ko otsailaren 10(a)
Oihartzun zabala jaso du Salvadorren kontakizunak, baita mezu ugari eragin ere.
Eskerrik asko zure kontaketagatik. Zuek bezalako pertsonak behar ditugu zelaietan eta ez zuen atzekaldean egon direnak. Gracias por su testimonio. Gente como ustedes son necesarias en las gradas y no como el q tuvieron sentado detrás... Aupa neskak!
— Peña Athletic Club Bilbao Argentina 女 (@peatharg17JE) 2019(e)ko otsailaren 11(a)
Denboraren poderioz, guzti hauek zoo batean sartuko ditugu. Bidea luzea da, baina lortuko dugu
— Iñaki Egaña (@InakiEgana) 2019(e)ko otsailaren 10(a)
Nazkagarria bainan tamalez, errealitate hutsa da. Portaera horiek salatu egin beharko genituzke behin eta berriz. Ez ahal dituzue tipo honen irudiak??
— DT-ZT gipuzkoa (@carreredtgipuz) 2019(e)ko otsailaren 11(a)
Irene Paredes futbolari gipuzkoarrak ere partekatu du Salvadorren mezua. Euskal Herriko eta Espainiako selekziotan aritu da, Paris Saint-Germainen taldean jokatzen du orain. Haserre agertu da Twitterren Salvadorrek kontatutakoarekin.
Librea da gustuko izatea edo ez. Ezezkoa bada, gelditu etxean! #onartezina https://t.co/U9OLiGqvMP
— Irene Paredes (@Irene_Paredes4) 2019(e)ko otsailaren 10(a)