Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren EAEko lehenengo erregelamendua onartu zuen Lakuako Gobernuak pasa den otsailaren 5ean. Hura, baina, «kulturaren eta komertzio txikien kontrako erasotzat» ulertuta, Arteak Ireki plataforma sortu da eta kultura munduko artista ezberdinak haserre agertu dira sare sozialetan.
Lakuaren dekretuaren arabera, tabernek soilik kontzertu bat eskaini ahalko dute hilabete bakoitzean. Erregelamenduak gainera, ez du salbuespenik onartzen, ezta herriko jaietan ere.
Zuzeneko emanaldi eta aisi-ekintzei ezarritako muga honen aurrean, kultura munduko artistek bat egin eta Arteak Ireki plataforma osatu dute. Izen bera duen manifestua ere kaleratu dute eta atxikimenduak biltzen ari dira, dekretuak «ekosistema kulturalari eta hastapenetan dauden taldeei», erasotzen dielakoan.
Lakuaren erabakiari kritika egiteaz gainera, proposamenak ere baditu Arteak Ireki plataformak eta «Kultura espazioak» deituriko kategoria berria sortzearen alde agertu da. «Aforo txikiko eta izaera erabat kulturaleko espazioak babesteko funtsezko urratsa dela deritzogu, beti ere auzotarrekin elkarbizitza bermatuz. Formatu txikiko musikaren eta zuzeneko arteen aldeko marko normatibo berria behar dugu», dio manifestuak.
Arteak Ireki plataforma kalera aterako da gaur, prentsaurreko eta kontzentrazioa deitu baitu 11.00etan, Gasteizko Florida parkean, Wynton Marsalisen omenezko estatuaren ondoan.
Bien bitartean, prentsaurrekoa hurbildu ahala, gero eta artista gehiago dira #ArteakIreki traola erabiliz sare sozialetan protesta egiten dutenak.
Tartean dira, Evaristo, Soziedad Alkoholika, La Piti, Luis Vil, Drogas, Jon Basaguren, Doctor Sax, Sumision City Blues, Rakkel Turboneskak, Hibai Deiedra,…
Haietako batzuk neurria salatzeko abestiak konposatzera animatu dira.
#ArteakIreki KULTURAREN KONTRAKO ERASORIK EZ! pic.twitter.com/YXCxvTDiAz
— Libe (@libemusika) 2019(e)ko otsailaren 13(a)
Filiu lo tiene también claro #ArteakIreki pic.twitter.com/TDxauvfV65
— Arteak Ireki (@ArteakIreki) 2019(e)ko otsailaren 13(a)
MICE #ArteakIreki pic.twitter.com/Bk8zfLhBg4
— Arteak Ireki (@ArteakIreki) 2019(e)ko otsailaren 13(a)
@stormcloudsrb #ArteakIreki pic.twitter.com/NIejQcXKae
— Arteak Ireki (@ArteakIreki) 2019(e)ko otsailaren 13(a)
Héctor #ArteakIreki pic.twitter.com/oCtj0NKeHu
— Arteak Ireki (@ArteakIreki) 2019(e)ko otsailaren 13(a)
"Askotan oso zaila da lokaletik ateratzea" Modus Operandi taldeko Iñaki Ortiz de Villalbak argi.. #ArteakIreki#ModusOperandi
— Arteak Ireki (@ArteakIreki) 2019(e)ko otsailaren 13(a)
Kulturaren kontrako erasorik ez!@gara_isoto @ZupiriaB pic.twitter.com/0Bj7HBiOkZ
@UnidadAlavesa|ko lagunek ere argi dute! Kulturaren aurkako erasorik ez!#ArteakIreki
— Orbain (@OrbainKultur) 2019(e)ko otsailaren 13(a)
Zuen bideoak nahi ditugu! @berritxarrak @Manexagirre@belakoband@los_senora@AmaiaMontero@MikelErentxun@muguruzafm@jmaia pic.twitter.com/JOhuiCNx4m
Kaotiko taldeak ere.. Argi dauka!#ArteakIreki pic.twitter.com/7iyUYEFvv3
— Arteak Ireki (@ArteakIreki) 2019(e)ko otsailaren 13(a)
@SoziAlkoholika-k ere #ArteakIreki
— Jimmy Jazz Gasteiz (@JimmyJazzGz) 2019(e)ko otsailaren 13(a)
✊️ pic.twitter.com/8Ys7eEclrn
"La Piti" Rumba.. Por el arte en directo! Kulturaren aurkako erasorik ez! #ArteakIreki #Kultura #Artea pic.twitter.com/IO9tzas45f
— Arteak Ireki (@ArteakIreki) 2019(e)ko otsailaren 12(a)
.@ElDrogasOficial|ek ere.. #ArteakIreki
— Arteak Ireki (@ArteakIreki) 2019(e)ko otsailaren 12(a)
Ostegunean prentsaurrekoa!
Denok Legebiltzarrera!#Kultura @ZupiriaB pic.twitter.com/41CA7v9G62
Estrofa bat idatzi nahi duzu? Pentsatu dugu ondo legokeela koroak egiteko kanta bat izatea aurreragoko mobilizazioetarako, eta Neil Young-en Keep On Rockin in the free world aukeratu dugu. Estribilloa "Kulturaren Kontrako Erasorik Ez" da #ArteakIreki pic.twitter.com/9jg2ccvYUo
— Arteak Ireki (@ArteakIreki) 2019(e)ko otsailaren 12(a)