
Nick Zeisloft 26 urteko estatubatuarra da Gipuzkoa Basketen azken fitxaketa, eta bere ekarpenak mailari eusten laguntzea espero du talde donostiarrak. Hegalekoa eguerdian aurkeztu dute eta azaldu duenez «edozer lortu daiteke taldeak lana egoki egiten badu eta guztiok batera bagoaz».
«Ez dut uste presioa sentitu behar dugunik. Askatasunez eta guztiok batera jokatzen badugu lortuko dugu garaipenera bidea egitea», esan du GBCko jokalari berriak, bere ekarpenak taldeari bultzada bat emango dion esperantzan.
Jokalari moduan, bere gaitasun nagusia «jaurtitzaile ona» izatea omen da, eta hain zuzen ere horixe eskatu omen dio Sergio Valdeolmillos entrenatzaileak. Gainera, Alberto Corbacho beste jaurtitzailearekin minutuak banatzeko ez du arazorik ikusten.
Gogoratu behar da Delteco GBC azken postuan dagoela ACB Ligan, lau garaipenekin. UCAM Murcia du aurretik, bostekin, eta mailari eusteko muga Gran Canariak ezartzen du, sei garaipenekin. GBCk hurrengo partida martxoaren 2an jokatuko du Valentziaren aurka, eta Zeisloftek bere lehen minutuak orduan jokatzea espero da.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Identifican los restos de Bengaray, líder del Frente Popular navarro y directivo de Osasuna

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo
