NAIZ+

Greba feministak badu musika banda

Martxoaren 8ko greba feministari musika banda ipini nahian, ondoko abestiak bere lekua egin du sare sozialetan.

abestia
abestia

Martxoaren 8an 24 orduko greba egitera deitu ditu emakumeak Euskal Herriko Mugimendu Femnistak. Herriz, herri asanbladak eta ekimenak biderkatzen ari dira data hurbildu orduko eta greba feministari musika banda ipini nahian ondoko abestia agertu da sare sozialetan.

Musikarekin deitu nahi izan dituzte emakumeak grebara. Zaintza denon eginbeharra dela sostengatuta, amantala leihoan eskegi eta grebara lotzeko deia egin du abestiak, amama eta alaba batera mobilizazioetara deituz.

Honakoa da abestiaren letra:

«Egun berezian,
martxoak zortzian,
aire zabala dator
ukabil itxian

Kale eta plaza
berriztu arnasa,
antolatu gaitezen
aske, gure kasa.

Lantoki, eskola,
borborka odola.
pauso irmoan dator
gure zirimola.

Ez isildu, esan!
Errebelde izan!
Bizitzak erdigunea
behingoan har dezan.

zartagin, lapiko,
guztion neurriko.
Gehiegizko lan kargak
ez gaitzala ito.

Zaintza partekatu,
ardurak banatu,
feminismoak denok
askatuko gaitu.

Maitatu laguna,
ondoan duzuna,
elkarrekikoa da
erantzukizuna.

Barrenera adi,
laztan bat opari,
denbora zor diogu
geure buruari.

Amama, alaba,
guztiok grebara!
Pankartaren atzean
elkartuko gara!

Amantala eskegi
ta kalera segi,
asko batuta ere
ez gara gehiegi.

Praktika eredu,
bidean gaude gu.
iraultza egunero
egin dezakegu.

Holan daude gauzak,
borrokaren kausak,
Ez dira alperrik lehengo
sorginen errautsak

Praktika eredu,
bidean gaude gu
iraultza egunero
egin dezakegu.

Holan daude gauzak,
borrokaren kausak,
Ez dira alperrik lehengo
sorginen errautsak