@MartxeloDiaz
IRUÑEA

Musika Industriaren Elkarteak (MIE) bere burua aurkeztu du Nafarroan

Musika arloan aritzen diren enpresak biltzen dituen MIE elkarteak Nafarroan lan egiteko borondatea azaldu du gaur Iruñean egin duen aurkezpenean. Musika industria bezala ulertuta admnistrazioekin harremanak landu nahi ditu.

Iruñean egin duten MIEren aurkezpenean parte hartu duten kideek. (@MartxeloDiaz)
Iruñean egin duten MIEren aurkezpenean parte hartu duten kideek. (@MartxeloDiaz)

MIE osatzen duten kideak hiru esparrutan egiten dute lan. Alde batetik, kontzertu eta promotoreak daude. Hauekin batera, diskografikoak. Eta azkenik, laguntza teknikoa eskeintzen duten enpresak. Hiru alor hauek zuzendaritzan ere ordezkatuak daude. Lan egiteko esparrua Euskal Herria osoa dela gaineratu dute.

Zazpi urteko ibilbidea du dagoeneko MIEk eta, Alvaro Sanz presidenteak azaldu duenez, orain sendo ikusten dute elkartea. Asoziazionismoaren bidez indarrak batzeko garrantzia du nabermedu du ere Sanzek.

Izan ere, MIEren asmoa musika arloan aritzen diren enpresen topalekua izatea da. Honekin batera, administrazioarekin harremanak hobetzeko helburua du. Guzti hau musika arloa kultura ezezik jarduera ekonomikoa dela islatuz. Ikuspegi hau Europan geroz eta zabalduagoa dela gogoratu dute. Dena den, sektore berezia dela ere onartu dute. Mikroenpresa asko dago, atomizazioa haundia da eta hein handi batean amateurismoa ere badago. Sanezek azaldu duenez, MIE bezalako elkarte batek sinergiak eta elkarlanak bultzatzeko aproposa izan daiteke.

Nafarroako MIEko kide den Pau Vargasek herrialde honetan zine arloko industriak indarrak batzeko orduan gauzak ondo egin dituela nabarmendu du. Eta musika arloan eredu izan daitezkela gaineratu du.

MIEk zerbitzuak eskeintzen die ere bazkideei, formakuntza ikastaroak eta banku eta bidai-agentziekin komenioak kasu.